Langile autonomoei buruzko informazio garrantzitsua eskuratzen jarraitzen dugu estatuko aurrekontu nagusietatik. Hauek onartu zirenetik autonomoengan eragina izan duten aldaketei eta beste hainbat daturi buruz hitz egin dugu, eta aste honetan Berandutze-interesaren inguruan arituko gara. Ogasun edo Gizarte Segurantzako ordianketa bat epez kanpo ordaintzeagatik jartzen diguten interesaren inguruan.
2017 urterako interesa %3,75eko izango da. Diru-balioa %3 izanik, eta jakinda 58/2003 legeko 26.artikuluan jartzen duen bezalaxe berandutze interesak diru balioa baino %25 handiagoak izan behar direla, 2017ko berandutze-interesak %3,75ak direla.
Normalean urtero aldatzen da portzentai hau, eta administrazio publikoak izaten dira hontaz ohartarazten gaituztenak, baina aurten zorionez ez da aldaketarik egon eta 2016an zehar ordaintzen zen interes berdinak ordaindu beharko dira.
Kontuan izan, Gizarte Segurantzako autonomo kuota bi edo hiru hilabete beranduago ordianduz gero edo Ogasuneko zergarenbat epez kanpo ordainduz gero, zuzenean diru kantitate horri %3,75ko berandutze interesa aplikatuko zaiola.
Utzi zure iruzkina