Autonomoen berriak

Autofakturak

blog image invoices_1130826_960_720.jpg

Aste honetako artikuluan autofakturari buruz hitz egingo dutu. Nahiz eta jende askorentzat gauza ulergaitza izan, autofaktura hitzaren erabilera gero eta zabalduagoa dago, azkenaldian operazio desberdin ugari egiten baitira autofakturaren bitartez. 

Modu erraz batean azalduta, autofaktura faktura normal bat bezelakoa da, baina guk gure bezeroari faktura egin beharrean, zuzenean gure bezeroak egingo du gure izenean faktura.

Autofaktura bi kasu desberdinetan erabili ohi da normalean: Lehenengo kasua autonomo batek enpresa handi bati bere zerbitzuak eskeintzen dizkionean izaten da eta bigarrena subjektu pasiboaren inbertsioa dagoen zerbitzuetan. (Saltzailea edo zerbitzua ematen duena izan ordez BEZa Ogasuenean ingresatzen duena, eroslea da hori egiteko betebeharra duena, oso ohikoa izaten da eraikuntza sektorean adibidez)

Nahiz eta askotan ez den egiten, beharrezkoa da bi aldeen artean dokumentu firmatu bat izatea non garbi adierazten den bezeroari gure izenean autofaktura egiteko eskubidea onartzen diogun. Guztiz modu legalean egiteko, halako autofaktura bat egiten den bakoitzean firmatu beharko litzake dokumentu bat.

Autofaktura batean agertu beharreko datuei buruz: faktura normal batean agertzen diren datu berdina izan behar dira, gauza bakarrean diferentziatzen dira faktura arrunt batekin alderatuta, autofakturek beren zenbaki independentea eduki behar dute eta gainera elkarren artean korrelatiboak izan behar dira.

Aipatutako ezaugarriekin ez zarete arrituko noizbait autofakturarenbat tokatzen bazaizue, bestalde, gai honi buruz inongo zalantzarik eduki ezkero jarri konpromezurik gabe Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan eta ahal dugun laguntza egokiena eskeniko dizuegu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar