Urte erdia pasa da iada langile autonomoen erregimenean urgentziazko aldaketak egin behar zituztela esan zutenetik. Lehenago ere egoera hau nola zihoan azaldu genizuen, eta aste honetako artikuluaren helburua hau da berriz ere.
2016ko Azaroaren 20an argitaratu zuten legedian 20 aldaketa promestu zituzten baina hilabeteak aurrera joan diren einena 5 hauek bakarrik gelditu dira:
-Altan egondako egunengatik bakarrik ordaintzea. Orainarte nahiz eta hileko hogeigarren egunean egin alta, hilabete osoa ordaindu behar zen autonomo kuota Gizarte Segurantzan. Aldaketa honekin benetan hilabetean altan egondako egunen arabera ordaindu beharko dugu.
-Autonomoen inguruan oraindik zalantzan dauden gastu batzuk sar daitezkeen edo ez argitzea. Adibidez kotxeko gastuak edota telefono gastuak.
-Bizitza pertsonala eta lanekoaren artean oreka lortu ahal izateko aldaketa batzuk.
-Gizarte Segurantzako kuotak ez ordaintzeagatik izaten diren errekarguak txikitzea.
-Autonomo bezala alta egiteagatik gaur egun dauden bonifikazioak 6 hiletatik 12 hiletara luzatzea.
Zein egoeratan daude aldaketa hauek?
Zoritxarrez nahiko geldirik daudela zihurtatu dezakegu. Aldaketa batzuk udaran indarrean jarriko direla dirudi, adibidez autonomo berrien bonifikazioaren luzaketa, baina beste batzuk ordea, gizarte segurantzako kuotak ez ordaintzeagatik izaten diren errekarguen txikitzea, ez dute data konkreturik.
Azken asteetan autonomoen aldaketen inguruko notizia garrantzitsuenetako bat Kotizazio Onarri Minimoaren igoera da. Azkenean erabaki duten %3 igoko deta Kotizazio Oinarri Minimoa uztailetik aurrera. Orainarte 893,10€koa izan da, eta uztailetik aurrera 920€koa izango da, hau da, autonomo bakoitzak hilero 8€ gehiago ordaindu beharko ditu.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezala autonomoen inguruko aldaketa eta notizien inguruko berriak argitaratzen jarraituko dugu astero. Gogoratu autonomoak gaur egungo ekonomiaren motorretako bat garela eta esparru askotan aldaketa eta aurrera pausuak behar ditugula lan duin bat izan dezagun.
Utzi zure iruzkina