Autonomoen berriak

Aprobetxatu aholkularitzaz aldatzeko!

blog image cambiar_de_habitos.jpg

Aholkularitza zerbitzua guztiz beharrezkoa izaten da autonomo eta merkatari txikien artean. Ez da erraza bakoitzak bere negozioaren fiskalitatea eramatea, honek exijitzen duen arduragatik eta denboragatik, urtero ematen diren legedi aldaketen (aurten aldaketa asko datozela dirudi) aurrean eguneratuta egotea beharrezkoa delako, eta batez ere obligazio fiskalak gaizki aurkezteak ekar eduki ditzaken arriskuengatik. 

Beste hainbat egoeratan gerta daiteken bezalaxe, autonomo ugari daude aholkularitzaz aldatzea pentsatzen dutenak, eta artikulu honekin hau egiteko garai eta modu egokienak zein diren azalduko dizuegu. Hauek izan daitezke kasu normalenak:

-Aholkularitzaz aldatu nahi dugu, guri zuzenean eragiten digun lege aldaketa bati buruz inongo informaziorik eman ez digutelako. Gipuzkoautonomon gure bezero guztiei pasako diegu abisua eragiten dieten aldaketarenbat egongo balitz.

-Hautatu genezaken bonifikazio edo diru-laguntzei buruz ez jakinaraztea.

-Ez digute zerbitzu pertsonalizatu bat ematen.

-Gure dokumentazioa aurkeztu bakarrik egiten dute eta ez digute ez laguntzen eta ezta aholkatzen ere ez.

-Gehiegizko prezio bat kobratzen digute, eta ondorioz hilabete bukaeran pisu astunegi bat bihurtzen da laguntza bat izan ordez.

-No hablan nuestro lenguaje, utilizan tecnicismos que no nos permiten entender sus explicaciones respecto a determinados procedimientos.

-Ez dizkigute esplikazioak modu erraz batean ematen eta ezin dugu ongi ulertu nola doan beneta gure fiskalitatea.

 

Aholkularitzaz aldatzeko erabakia hartu dut, baina noiz da momentu onena hau egiteko?

Aldaketa urteko edozein momentutan egin daiteke, baina hau egiteko momentu egokiena eta errezena betebehar fiskalik ez dugun hilabeteetan izango da. Eta dudarik gabe data konkretu bat jartzekotan, lehen hiruhilekoa da aholkularitzaz aldatzeko momentu egokia.

-Abenduaren 31n egiten da itxiera fiskala.

-Urtarrilean eta Otsailean izaten diren betebehar fiskalak lehengo aholkularitzak ordaintzen ditu iada zerbitzu hoiengatik ordaindu duzuelako abenduan. Urte berria aholkularitza berriak eramango du eta gainera lehenago egindakoa berrikusiko du.

-Dokumentazioaren eskualdatzea oso erraza eta azkarra izaten da.

Gipuzkoatuonomoren helburua autonomo eta merkatari txikiei laguntza osoa ematea da orainarte izan dituzten aholkularitzak ez badute era egokian jardun. Zuen jarduerari buruzko informazioa hiruhilero bidaliko dizuegu, zuen negozian inplikazio osoa izango dugu ahal dugun laguntza osoa eskeiniz, legediaren aldaketei buruz informazio osoa jasoko duzue, eta gure prezioak egiten dugunaren araberakoak dira beti! Laguntza handi bat izango gara ez karga pisu bat.

Ez izan inongo beldurrik gurekin kontaktuan jartzeko eta etorri gipuzkoatuonomora!! 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar