Merkatuko exigentziak altuak direnean, konpetentzia handia denean eta bezeroak gutxiago erosten dutenean, saltzaile orori irabaziak mantentzeko burura etortzen zaigun lehen ideia, negozioko kostuak gutxitzea izaten da. Askotan uste izaten da, ez dugula izaten ez beharrezko gasturik gure jardueran, baina ondoren ikusiko dugun bezalaxe, beti gutxitu daitekezke gastuan nonbaitetik.
Gipuzkoautonomo aholkularitzan ongi ezagutzen ditugu negozio desberdinen funtzionamenduak gure bezeroekin mantentzen dugun gertuko erlazioaren ondorioz. Eta honek atuonomo gehienentzat eraginkorrak izan oi diren neurriak aurkitzen lagundu digu. Garrantzitsuenak aipatuko ditugu jarraian.
-Hornitzaileak eta merkatuan dauden alternatibak berrikusi: Askotan, hornitzaile berdinekin lan egiten dugu inertzia hutsagatik eta ez ditugu bilatzen merkatuan dauden alternatiba desberdinak. Gomendagarria da noizean behin, beste hornitzaile batzuen prezioak eta lan egiteko erak zein diren informatzea. Gainera kasu askotan hornitzile berriek beraiekin lan egiten hasteagatik, kondizio hobeak eta deskontuak eskeintzen dizkigute.
-Irteera eta bidaiak errentagarriak izan behar dira: Negozioa klasearen arabera gastuen zati handi bat izan daiteke bidaietan gastatzen duguna. Ongi antolatu beharreko zerbait da. Diru eta denbora asko aurreztu bait daiteke. Komunikazioa online bidez egitea aukera ona izan daiteke.
-Zerbitzu batzuk hirugarrenen esku uztea: Askotan merkeago izaten da eginbehar batzuk kanpoko enpresa baten esku uztea gure enpresan hori egiteko norbait kontratatzea baino. Bien aukerak konparatu behar dira eta egokiena aukeratu.
-Dohaneko zerbitzuak: Behar ditugun zerbitzuak nahiko arruntak izan ez gero, internetek doan tresna ugari eskeintzen dizkigu.
-Sare sozieletako publizitatea: Publizitatea azken urte hauetan asko aldatzen ari da, eta hare eta gehiago negozio txikietan. Facebook eta twitter erabiliz, bezero potentzial askorengana modu merke eta azkarrean iristeko aukera dugu.
-Brainstorming: Zuen langileekin batera egin dezakezuen teknika da. Beti aurkitzen dira gastuak gutxitu ahal izateko ideiak.
Ikusten duzuen bezalaxe, internet, elektrizitate eta telefono konpainiaz aldatzea bakarrik ez dira gastuak gutxiteko modu bakarrak. Erabili aritkulu honetan aipatutako gomendioak zuen negozioan eta hala seguru gastuak gutxitzea lortuko duzuela, beti ere produktu edo zerbitzuaren kalitatea gutxitu gabe. Gogoratu gomendio hauek aplikatzerako unean edozein zalantza duzuelarik, Gipuzkoautonomoko lantaldeak gustu handiz aholkatuko zaituztela.
Utzi zure iruzkina