Autonomoen berriak

GIPUZKOAUTONOMO ETA ZAHARREAN ELKARTEA

blog image zaharrean_gipuzkoautonomo.png

Aste honetako artikuluan, Gipuzkoautonomo eta Zaharrean elkartearen artean lortu dugun elkarlanerako akordioaz hitz egingo dugu.

Zaharrean elkartea Donostiako alde zaharreko merkatari txikien elkartea da, eta lankidetza honekin lortu nahi duguna, sortuko diren sinergiak aprobetxatuz merkatari txiki horientzat onurak handitzea da.

Asko pozten gara, gu bezalaxe merkatari eta autonomo txikien alde egiten duten asoziazioekin kolaborazioak lortzea. Gure pentsatzeko era hauxe da, auzoan bertan ditugun dendatan erostea sustatu, autonomoentzat eskubide gehiago lortzen saiatu eta hauentzat merezi duten kalitatezko zerbitzua eskeini. Hala Zaharrean elkarteak eskeintzen zituen zerbitzuez gain, aholkularitza zerbitzua ere edukiko du emendik aurrera.

Gipuzkoautonomotik urte askoz kalitatezko zerbitzua eskeintzen duten alde zaharreko denda eta tabernak bixitatzen jarraitzea gomendatzen dizuegu.

Guk, autonomo eta merkatari txikiek eskubide gehiago izan ditzaten bide berriak bilatzen jarraituko dugu. Kontuan hartu beharra dago espainian langileen %20 autonomoak direla eta hauek milioi bat lanpostu sortzen dituzte. Autonomoen eragina nazio osoko ekonomian oso garrantzitsua da eta errespetua merezi dute!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar