Autonomoen berriak

Laneko bajari buruz jakin beharreko guztia

blog image Gaixua.jpg

Gutxinaka-gutxinaka langile autonomoen eskubideak gero eta antza gehiago dute erregimen orokorreko langileek dituztenekin, nahiz eta oraindik asko hobetu behar diren. Artikulu honetan autonomoen bajei buruz hitz egingo dugu. 

Baja kobratu ahal izateko, 3 baldintza bete behar ditu langile autonomoak:

-Langile autonomoen erregimenean altan egotea.

-Autonomo kuotak ordainduak izatea. (ez baditu kuota guztiak ordainduta, hilabete izango du egoera zuzentzeko).

-Azkeneko bost urteetan zehar gutxienez 180 egunez kotizatu izana. Baldintza hau, kontingentzia arruntentzat bakarrik eskatzen da, ez kontingentzia profesionaletarako.

Zein dokumentu aurkeztu behar ditut?

-Medikuaren baja txostena

-Azkeneneko 3 autonomo kuota ordainketen ziurtagiria.

-Baja eskaera txostena ongi beteta eta autonomoak firmatuta.

-Autonomoa bajan dagoen bitartean bere negozioa zein egoeratan geldituko den adierazten duen txostena.

Lehengo urtean Gizarte Segurantzan egindako aldaketen ondorioz 3 eguneko epea egongo da hau guztia aurkezteko.

Zenbat kobratzen da?

-Kontingentzia arruntengatik eskatutako baja:

Laugarren egunetik aurrera kobratzen da.

Kotizazio-oinarriaren %60 laugarren egunetik hogeigarren egun arte.

Hogeigarren egunetik aurrera %75.

-Kontingentzia profesionalengatik eskatutako baja:

Kasu honeta, bereziki kontingentzia hauengatik kotizatu beharra dago, eta kasu askotan, autonomoak ez dute hala egiten.

Baja izan eta hurrengo egunetik aurrera kotizazio-oinarriaren %75 kobratzen da.

Baja egoeran egonda zer pasatuko da jarduerarekin?

Fakturatzen jarrai daiteke?

Aurreko artikulu batean fakturak bidaltzerakoan erabiltzen zen legedia aztertu genuen eta bertan adierazi bezalaxe, egindako salmenta edo zerbitzurenbat fakturatu gabe badugu hurrengo hileko 16 arte izango da faktura bidaltzeko epea. Gainera, interneten web orrian publizitatea edukitzeagatik eta web orriak izan dituen jetxieren ondorioz izandako irabaziak fakturatzen jarrai genezake.

Zein gastu jarrai dezakegu deduzitzen?

Zure negozioan izaten dituzun gastu ziurrak inongo arazorik gabe deduzitu ahal izango dituzu, lokaleko alokairua, autonomo kuotak, etabar.

 

Gipuzkoautonomon badakigu autonomo batek kotizazio-oinarri minimoa edukita, baja egoeran jasotzen dena ez dela askotan nahikoa izaten. Hau konpontzeko kotizazio-oinarri handiagoa eduki daiteke, edo bestela autonomoentzako baja aseguru bat kontratatu. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar