Autonomoen berriak

Gipuzkoautonomok berriztatzen jarraitzen du!

blog image Pantalla_Inicio.png

Poz handiz jakinarazten dizuegu gure proiektua pausoz pauso hazten ari dela, eta autonomo gipuzkoarrei gero eta zerbitzu osoagoa eskeintzeko aukera dugula. Eztabaida eta lan-ordu askoren ondoren, gure intranetaren reestrukturazioa iada prest dugu, eta aste santua bukatzen denerako web aplikazioko bi erabilera berriak erabilgarri izango dituzue. Alde batetik faktura sortzailea eta bestetik fakturen epemugen atala. 

 

Hobekuntza hauen helburua autonomoei balio erantsi handiagoa eskeintzea da, lan-karga gutxitzea (salmenta sartu ahala faktura zuzenean sortuko du aplikazioak) eta zuen jardueraren egoera zein den modu zehatzagoan jakitea (momentuoro ordaintzeke eta kobratzeke dauden fakturak zeain diren jakingo duzue).

FAKTURA SORTZAILEA

Hemendik aurrera, gure web aplikazioaren bidez salmenta erregistro bat sartzen duzuenean, honen faktura bat sortzeko aukera izango duzue. Honen helburua, lana ez bikoiztea da, lehenengo faktura sortu fakturak sortzeko programa edo Excel batekin, eta ondoren erregistroa intranetean sartu.

EPEMUGAK

Zerbitzu berri hau sartu dugu gure web aplikazioan. Kobrantza eta ordainketen epemugak zaein diren sartzeko aukera izando duzue, zuen jardueraren gastu eta irabazien kontrol handiagoa izateko.

Normala den moduan, aldaketak nabariko dituzue Web Aplikazioa erabiltzerakoan, eta edozein zalantza edo arazo duzuelarik zuzenean gurekin kontaktuan jartzea nahi genuke, lehenbailen arazo edo zalantza horiei konponbidea bilatu ahal izateko.

Eta azkenik, web aplikazioa hobetzeko eduki ditzakezuen ideiak entzuteko prest gaudela jakinarazi nahi genuke, eta gainera gusto handiz egingo ditugu, autonomoei zerbitzu osoago bat eskeintzeko balio badute.

Jaik-egunak bukatzen ondoren errenta deklarazioekin burubelarri sartuko gera!

1 Iruzkinak

29-03-2016 June

¡¡¡Genial!!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar