Azken aste hauetan zerga aurkezpen ugari egiteko betebeharra dugu, eta hau aprobetxatuz, betebehar hauen inguruko laburpen bat egingo dugu. 2015 urtearen inguruan aurkeztutako ereduei buruzko azterketa bat eta baita 2016 urtean zehar egin beharko dituzuenak.
Egutegi fiskalaren azterketa egingo dugu, autonomo eta merkatari txiki gipuzkoarrek izaten dituzten betebehar fiskal ohikoenak kontutan hartuz. Aurrerago eredu berezi batzuei buruz ere hitz egingo dugu (349, 308, 309, 184…)
Azken aste hauetan 2015 urteari buruzko aurkezpenak egin dira:
Urtarrilan aurkeztu ditugu:
Errentarekin zerikusia duten zergak: Urtarrilak 25 baina lehen aurkeztu beharrekoak:
110 Eredua: Hiruhilero aurkeztu beharreko eredua da, gure langileei edo zerbitzuak eskeini dizkigun beste edozein autonomo profesionali atxikipenak edo konturako sarrerak egin dizkiogunean aurkezteko betebeharra izango dugu. Ordaindu ez dugun zati hori Ogasunari ordaindu beharko diogu.
190 Eredua: 110 ereduaren urteko laburpena da. Informatiboa besterik ez da.
115 Eredua: Hiruhilero aurkeztu beharreko eredua da eta jarduera ekonomikoa egiteko lokal bat alokatuta duten autonomo eta merkatari txikiek egin beharko dute. Hilabetero gure alokailuagatik gutxiago ordainduko diogu alokatzaileari, eta diru kantitate hori Ogasunari ordaindu beharko diogu Urtarrilan, Apirilan, Uztailan eta Urrian.
180 Eredua: 115 ereduaren urteko laburpena da. Informatiboa besterik ez da.
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ). Urtarrilak 30 baina lehen:
BEZ motaren arabera 390, 391, edo 392 ereduak aurkezteko obligazioa geneuen. Hauen bidez aurreko urtean zehar gure jardueran izandako BEZ guztia erregularizatzen dugu.
Otsailan aurkeztu beharrekoak:
Otsailan 2015 urtearen inguruan aurkeztu behar diren azken erediak egingo ditugu:
130 Eredua: Eredu honekin hiruhilero enpresari eta profesionalak egitera behartuta dauden ordainketa zatikatuak egin izana aitortzen da. Hau egin behar dute, aurreko urtean gutxienez %50a atxikipenik gabe egiten duten profesionalak.
347 Eredua: Pertsona fisiko edo juridikoak (publikoak zein pribatuak), eta jarduera enpresarial edo profesionalak burutzen dituzten entitateak, baldin eta beste pertsona edo entitate bati egindako eragiketek, batera hartuta, 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute (BEZ eta errekarguak sartu gabe), aitorpenaren xede den urte naturalean zehar. Hilabete osoa izango dugu aurkezteko.
2016an egindako jarduerari buruzkoa ereduak?
Lehengo urteko eredu guztiak aurkeztu ondoren 2016 urteko lehen hiruhileko ereduak aurkezten hasi beharko gera.
Hiruhileko bakoitza bukatu ondoren lehenago aipatu ditugun ereduak aurkeztu beharko ditugu.
Apirila, Uztaila, Urria eta Urtarrilaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira aurreko hiruhileko ereduak
115 eta 110 Ereduak: Egiten ditugun atxikipenak eta konturako sarrerak hiruhilero aurkeztu beharko ditugu. ( garrantzitsua da hauek kontuan hartzea, batzuetan kantitate handiak izan daitezke eta ez badira kontuan hartzen negozioaren planifikazioan desdoikuntzak egon daitezke).
BEZ ereduak: Aurkeztu beharreko BEZ eredua ( 300, 310. 370) Apirilan Uztailan eta Urrian aurkeztu beharko dugu. Urtarrielan ez da aurkeztu behar urte osoko laburpen eredua aurkezten dugulako.
Maiatzan, Abuztuan, Azaroan eta Otsailan 130 Eredua aurkeztu beharko dute.
Errenta Deklarazioa: Modu berezian aipatu behar dugu autonomo guztiek egin behar duten betebehar hau. Apirilaren hasieratik zirriborroekin hasten garen momentutik, Ekainaren bukaerarte errenta deklarazioaren aurkezpen tartea irekita egoten da. Errenta Deklarazio hauek Gipuzkoatuonomok Doan egiten ditu bere bezeroentzat!
Modu labur batean 2015 eta 2016 urtetako betebehar fiskalak noiz aurkeztu behar diren esplikatu dugu, eta lehen hiruhilekoaren aurkezpenak iristen direnean, modu zehatzago batean gogoraraziko dizkizuegu.
Utzi zure iruzkina