Autonomoen berriak

2022ko Errenta aitorpena

blog image declaracion_renta_bbva_recurso_1024x683.avif

Errenta Aitorpenaren kanpaina hastear da beste urte batez, eta aste honetako artikuluan, errenta egiterakoan kontuan izan beharreko gauza garrantzitsuenak aipatuko dizkizuegu.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan iada errentari buruzko hainbat zalantzak jasotzen ari gera. Beste behin Gipuzkoako Foru Ogasunetik ahalik eta autolikidazio proposamen gehien bidaltzen saiatuko dira, baina gogoratu autonomoak ez dutela inoiz jasotzen proposamen hau, eta 6.anexoa bete behar ba bere aktibitate ekonomikoen urteko informazio guztia adieraziz.

Hauek dira Errenta egiteko kontuan izan beharreko datak:

               Autolikidazio proposamena onartzeko apirilaren 3tik aurrera.

               Apirilaren 17tik aurrera, zita eskatu ahal izango da presentzialki egiteko errenta.

               Online edo presentzialki errenta aurkezteko apirilaren 12tik ekainaren 30 arte.

Jarraian errenta aitorpen gehienetan egertu ohi izaten diren ezaugarri, redukzio eta dedukzioak aipatuko dizkizuegu.

 

1) Autolikidazio proposamenta onartzerakoan badira aldatu edo gehitu daitezkeen datu batzu: Alokairuagatiko irabaziak, etxebizitza erosteagatiko/alokatzeagatiko dedukzioa, dohaintzak etabar. Gainera onartzerako unean, helbide fiskala modifikatu daiteke.

2) Zerga Oinarri orokorrari aplikatzen zaizkion murrizpenak:

Mutualiate desberdinei egindako ekarpenengatik

Mutualitateei egindako aportazioengatik

EPSVak

Pentsio planak Prebisio aseguratuei egindako aportazioak

3) Deklarazioa indibidualki edo bateratua egiten den familiarekin:

Emazte/Senarra edo seme-alabak dituzten askok bi aukerak izaten ditu normalean. Baina ez da aukera bat bestea baino hobea izaten beti. Urtero ikusi beharko da ea zenbateko irabaziak izan dituen familiako partaide bakoitzak eta ea bateratua edo indibiduala hobe ateratzen den.

4)Seme/Alabak izateagatik izaten diren dedukzioak.

5)Etxebizitza erosteagatiko dedukzioak.

6)Etxebizitza alokatzeagatiko dedukzioak.

7) Autonomoak: 6.Anexoa bete beharko dute, urte osoko irabazi eta gastu guztiak ongi banatuz.

Errenta aitorpenean aukera desberdinak izaten dira, beraz edozein zalantza duzuelarik deitu Gipuzkoautonomo aholkularitzara eta behar duzuen laguntza eskeiniko dizuegu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar