Autonomoen berriak

Kotizazio Oinarria aukeratzeko kontuan izan beharrekoak

blog image 147.jpg

Aste honetako artikuloan azken aldian langile autonomoen artean asko entzuten ari den gai bati buruz hitz egingo degu, Gizarte Segurantzako kotizazio oinarria autonomoen erregimen berezian. Gogoratu iada martxan dago benetako irabazien araberako kotizazioa.

Sistema zaharkitu batetik gatoz eta langile autonomoen %85ak kotizazio minimoa zeukan Gizarte Segurantzan kotizazio oinarritzat, hala 960€gatik kotizatzen zuen jendeak nahiz eta benetako irabaziak bikoitza edo hirukoitza izan.

Teoriaren arabera, egokiena Kotizazio Oinarria eta benetan aktibitateak ematen dituen irabaziak bat etortzea litzake, ondoren kalterako izan litekeelako kotizazio oso baxua izatea benetan irabaziak handiak direnean. Adibidez, jubilazioa, gaixotasun edo istripu baja egoera batean edota amatasun aitatasuna eskatu behar badugu, kotizazio oinarri baxua edukiz gero, jasoko dugun diru kantitatea ere baxua izango da, eta agian ez nahikoa ohituta gauden bizi mailara.

Gaur egun, irabazien arabera autonomoen kotizazioen tarte bakoitzak kotizazio oinarri mínimo eta maximo bat dauka, eta tarte horretan aukeratzen den kantitatearen %31,2 ordaintzen da hilero. 2.000€ko kotizazio oinarria izanda adibidez, 624€ ordaindu beharko dira hilero, eta ondorioz 2022an ordaintzen zenarekiko igoera aipagarria da.

Ez bada Kotizazio Oinarri hori asko igo nahi, normala izaten da batezere ez bagaude jubilazioa baino lehenagoko azken 25 urteetan (jubilazioa kalkulatzeko erabiltzen den denbora tartea), edota bestela ez delako Gizarte Segurantzaren jubilazio sisteman sinisten, garrantzitsua izan daiteke istripu eta baja aseguru bat kontratatzea, baja egoera luze bat tokatzen bazaizue erosoago aurre egin ahal izateko bizitzako gastuei. Eta jubilazioari begira EPSV edo pentsio plan bat irekitzea izan daiteke jubilau ondoren irabazi maila mantendu ahal izateko aukeretako bat.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik gogorarazi nahi dizuegu garrantzitsua dela kotizazio oinarri aldaketa honi aurre hartzea eta urte bukaerako erregularizazioari itxaron gabe, izango diren irabazien aurreikuspen bat egitea, kotizazio oinarri hori modifikatzen joan ahal izateko. Deitu edozein zalantza duzuelarik eta laguntza osoa eskeiniko dizuegu.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar