Aste honetako artikuloan azken aldian langile autonomoen artean asko entzuten ari den gai bati buruz hitz egingo degu, Gizarte Segurantzako kotizazio oinarria autonomoen erregimen berezian. Iada onartu izan da irabazien araberako kotizaziok martxan jartzea.
Autonomoen elkarte nagusien arabarea, langile autonomoen %85ak kotizazio minimoa dauka Gizarte Segurantzan kotizazio oinarritzat, gaur egun 950€ direlarik hilabetero.
Teoriaren arabera egokiena, Kotizazio Oinarria eta benetan aktibitateak ematen dituen irabaziak bat etortzea litzake, ondoren kalterako izan litekeelako kotizazio oso baxua izatea benetan irabaziak handiak direnean. Adibidez, jubilazioa, gaixotasun edo istripu baja egoera batean edota amatasun aitatasuna eskatu behar badugu, kotizazio oinarri baxua edukiz gero, jasoko dugun diru kantitatea ere baxua izango da, eta agian ez nahikoa ohituta gauden bizi mailara. Gogoratu kotizazio oinarria oraindik ere urtean 4 aldiz aldatu daitekeela, eta 2023 urtetik aurrera urtean 6 aldiz aldatu ahal izango da, benetako irabaziekin bat etortzeko.
Ez bada Kotizazio Oinarri hori azko igo, normala izaten da batezere ez bagaude jubilazioa baino lehenagoko azken 25 urteetan, jubilazioa kalkulatzeko erabiltzen den denbora tartea, edota bestela ez delajo Gizarte Segurantzaren jubilazio sisteman sinisten, garrantzitsua izan daiteke istripu eta baja aseguru bat kontratatzea, baja egoera luze bat tokatzen bazaizue erosoago aurre egin ahal izateko. Eta jubilazioari begira EPSV edo pentsio plan bat irekitzea izan daiteke jubilau ondoren irabazi maila mantendu ahal izateko aukeretako bat.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik gogorarazi nahi genizuen zeinen garrantzitsua den kotizazio oinarri egoki bat izatea eta horrek ekar ditzakeen desberdintasunak, baina ondorengo asteetan kotizazio zati desberdinak nolakoak diren azalduko dizuegu, poliki-poliki ulertzen joateko.
Utzi zure iruzkina