Autonomoen berriak

GIPUZKOAUTONOMO FAKTURATZAILE BERRIA

blog image APP_TBai.jpg

Irabazi fakturak TiketBai bidez emititzeko betebeharra ia gainean daukagu eta zuetako batzuek irailan iada sartu beharko zarete. Ondorioz gure web aplikazioko fakturatzailea berritu dugu, fakturazio legedi berria bete dezazuen.

Hala eta guztiz ere Asesoriak izango gara TIKETBAI sistema erabiltzeko betebeharra izango dugun lehenak, eta uztailak 1etik aurrera emititzen diren faktura guztiak fakturatzaile berriekin egin beharko dira.

Ondoren egutegian markatuta dagoen data irailak 1 da, non aktibitatea bigarren sekzioan duten autonomo profesional guztiak hasi beharko dira TIKETBAI erabiltzen, informatikari, abokatu, psikologo, ingeniero etabar.

Urtea bukatu baino lehen ere komertzio txikiak eta hostalaritza aktibitateak sartu beharko dira sistema berrian. Eta falta direnak 2023an izango lirake.

Askok jakingo dezuen bezalaxe dedukzio batzuk ere eskeini ditu Gipuzkoako Foru Ogasunak hurrengo urteko errentari begira, eta TicketBai sisteman betebeharreko data baino 30 egun lehenago sartuz gero, fakturatzaile berrietan egindako inbertsioaren %60ko kenkaria eduki daiteke gehienez.

Noski gure web aplikazioa ere berritu egin dugu TicketBai sistemara egokitua izan delarik, eta honekin batera beste aldaketa txiki batzuk ere sartu ditugu. Irabazi fakturen barruan, aurrekontuak egiteko atala dago orain eta horietatik nahi izanez gero zuzenean pasa daiteke zirriborrotara, eta azkenik klik bakarrarekin zuzenan emititzen dira fakturak eta Ogasunera bidali TicketBai sistemara.

1) Aurrekontua à Zirriborroak à Emititutako TicketBai fakturak

2) Zirriborroak à Emititutako TicketBai fakturak (aurrekonturik egin behar ez den kasuetarako)

 

                FUNCIONAMIENTO APLICACIÓN TICKETBAI

               TICKETBAI APLIKAZIOAREN FUNTZIONAMENDUA

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik, TicketBai indarrean jartzeko bakoitzaren data zehatza zein den esango dizuegu gutxinaka joango baita jendea sartzen, eta batzuk 2023 erdialderarte ez dute sartu behar izango.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar