Autonomoen berriak

Autonomo kuota igotzeko bigarren aukera 2022an

blog image Ventajas_de_la_planificacion_de_la_produccion.png

Aste honetako artikuluan autonomo kuota eta kotizazio oinarria igotzeko aukerari buruz arituko gara. Urtean zehar lau aldiz egin daiteke kotizazio oinarriaren igoera edo beheratzea, trimestrean behin, eta uztaila izango da bigarren aukera hau.

Kotizazio Oinarria aldatu ahal izateko lau datak gogorarazten dizkizuegu:

               Urtarrilaren 1etik martxoaren 31 arte. Kuota berria apirilak 1ean hasiko da.

               Apirilak 1etik ekainak 30 arte. Kuota berria uztailak 1ean hasiko da.

               Uztailak 1etik irailak 30 arte. Kuota berria urriak 1ean hasiko da.

               Urriak 1etik abenduak 31arte. Kuota berria urtarrilak 1ean hasiko da.

Beraz, uztailak 1etik aurrera kotizazio oinarri berria eta kuota berria izan nahi ezkero, ekaina bukatu baino lehenago eskatu behar litzake telematikoki aldaketa Gizarte Segurantzako zerbitzu telematikoetan.

Argitu beharra dago baita ere, kasu batzuetan limiteak izaten direla kotizazio oinarri hori igo eta jeisterako garaian, eta ezin izango dela libreki aukeratu ordainduko den kuota. Kasu hauek batez ere, 47 urte ondoren izan ohi dira, non kotizatutako urteen arabera eta aldaketa egin aurretik daukagun kotizazio oinarriaren arabera, limite desberdin batzuk izango diren.

Beste artikulo askotan adierazi dizuegun bezalaxe, kotizazio oinarriak garrantzia handia du, eta gure jubilazioan, ezintasun baja batean zehar edota aitatasun edo amatasun baja garaian kobratuko dena horren araberakoa izango dela kontuan izan behar da.

Edozein zalantza duzuelarik kotizazio oinarria eta autonomo kuotaren inguruan, idatzi Gipuzkoautonomo aholkularitzara eta gure esfortzu onena egiten saiatuko gara zuei lagundu ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar