Nahiz eta autonomoek baja oso gutxitan hartzeko fama dugun, hau hartu ahal izateko eman behar diren pausoak eta egin behar diren tramitazioak esplikatu nahi ditugu gaurkoan.
Normalean “Autonomoen baja” deritzo eta gaixotasun edo istripu arrunt edo profesional baten ondorioz eman daiteke. Aldi baterako ezintasun honek gehienez ere 12 hilabeteko iraupena izango du, beste 6 hilabete luzatzeko aukera dagoelarik kasu batzutan.
Medikuak gaixo nagoela dio eta ezinezkoa dela horrela lan egitea, zer egingo det?
Medikuak baja agiria sinatzen digunean, prestazioa jaso ahal izateko eginbeharrak hasi besterik ez dira egiten.
Normalean baja agiria etxe medikuak ematen du, baina prestazioa onartu behar dituztenak Lan Mutuak eta INSS (instituto nacional dela Seguridad Social) dira.
Prestazioa jaso ahal izateko, Langile Autonomoen Araubide Berezian altan egon eta ordainketak eginda eduki behar dira. Ez badituzu ordainketa guztiak eginak, hilabete duzu hau konpontzeko.
Gaixotasun arrunten kasuan, gutxienez 180 egun kotizatuta izatea eskatzen da azken 5 urteetan. Gainontzeko kasuetan ez dute halako kotizazio minimorik eskatzen.
Askotan autonomo askok ez dakite baja egoeran dauden bitartean autonomoen ordainketak pagatzen jarraitu behar dutela, guztiz beharrezkoa bait da prestazioa kobratzen jarraitzeko.
Mutuetan aurkeztu behar den dokumentazioa:
Medikuak baja egoera sinatzen digun momentutik aurrera 15 egun izango ditugu Mutuan ondorengo dokumentazioa aurkezteko:
-Baja egoera eta bajaren baieztapena.
-NIF
-Autonomo kuotaren ordainketaren azken 3 egiaztagiriak.
-Negozioa zein egoeratan gelditzen den adierazi beharko da bajan zauden bitarte hortan.
-Kontu Korronte zenbakia.
Zenbat kobratzen da?
Lehen egunetik hirugarren egunera ez da kobratzen.
Laugarren egunetik hogeigarren egunera Kotizazio oinarriaren %60a.
Hogeita batgarren egunetik aurrera oinarriaren %75a.
Baja lan istripu edo lan gaixotasun baten ondorioz bada, lehen egunetik aurrera oinarriaren %75a kobratuko da.
Utzi zure iruzkina