Autonomoen berriak

TicketBai sistema berriaren inplementazioa

blog image import_19690966_1.jpg

Aste honetako artikuluan Eusko Jaurlaritzak kontrol fiskal handiago lortu ahal izateko abian jarriko duen sistema berriari buruz arituko gara. TICKETBAI proiektua da hau, eta honen inplementazioarekin aldaketa handiak etorriko dira autonomo eta enpresa txikiengan izango den kontrolean. 

Garbi dago aldaketa hauen helburu nagusia negozio desberdinek egiten dituzten salmenta guztien kontrola handitzea dela, eta batez ere efektiboan kobratzen duten negozioengan. Hori egin ahal izateko, salmenta bakoitzeko informazio konkretu bat bidali beharko da, salmenta egiten edo faktura emititzen den unean.

Kontuan izan behar da baita ere, inbertsio bat egin behar izango dutela TicketBai martxan jartzeko betebeharra izango duten ia autonomo guztiek. Fakturak edo ticketak sortzen diren unean bidali behar da informazioa Ogasunera eta gaur egungo aplikazio eta Kutxa erregistratzaile gehienak ez daude horretarako prestatuta.

Enpresa batzuetan, subentzio desberdinak aprobetxatuz, iada sartzen ari dira TicketBai sistemara, baina autonomo txiki gehienak oraindik azken 2 urteetako ondorio gogorrak jasaten ari dira eta azken momenturarte itxaroten ari dira sistema berria jartzeko. Eztabaida handia sortu duen egoera da TicketBai sistema, eta hau erabiltzeko betebeharrak sortuko dituen ondorioak. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik informazio guztia ekartzen saiatuko gara, eta egoera honen barruan dauden aukera desberdinak azalduko dizkizuegu legea ahalik eta modu erosoenean bete ahal izateko.

Garbi ikusi daiteke etorkizunerako bidea nondik doan, eta ogasunak eta instituzio publikoek gero eta kontrol handiagoa izango dutela negozio guztiengan. Iada ordainketa asko mobilaren bitartez egiten dira, eta honekin batera esku-diruaren erabilarearen beherakada. Kontuan izan gure negozioa lege eta moda berrietara eraldatu behar dela.

2022ko urtarrila iristean TicketBai sistemarekin lotuta dagoen fakturatzaile bat martxan eduki beharko da, eta denda eta komertzio txiki askoren egoera ere aldatu egingo da.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan ere lanean ari gara gure aplikazioa TicketBai sistemara egokitzeko. Aukera egoki eta ekonomiko bat izango, eta garrantzitsuena erabiltzeko erraza.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar