Autonomoen berriak

Ekintzaileentzat Diru Laguntzak

blog image 1536831660_485859_1536832107_rrss_normal.jpg

Urtero bezelaxe Lanbidek abian jarri du ekintzaileen proiektu berrien kontsolidaziorako ematen duen diru-laguntza. Duela egun gutxi batzuk iada eskaerak egin daitezke, eta aste honetako artikuluan laguntza honen ezaugarri nagusiak azaldu nahi dizkizuegu.

Nori dago zuzendua?

Enpresaburuak eta banako profesionalak eta ondasun-erkidegoko eta soziatate zibileko kideak.

Betebeharrak

Euskal Herrian erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.

Aktibitate ekonomikoaren alta, 2020ko urriak 31 ondoren eta subentzio eskaera egin baino lehen egitea. (Gutxienez 10 hilabetez egon beharko da altan diru-laguntza jaso ondoren).

Autonomo bezela alta egiterako unean, langabezian egotea eta Lanbiden altan egotea lan bilaketa egoeran.

Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekin ez inolako zorrik izatea.

Diru-laguntza honen funtsa berdina duen beste dirulaguntzarik ez eskatu izana.

Eskaera Epea

2021eko urriaren 29 arte izango da eskaera epea.

Aipagarria gogoratzea, diru-laguntzak eskatu diren dataren arabera joango direla onartzen, beraz, lehenbailehen eskatzea hobe litzake aurrekontu guztia amaitu baino lehen.

Diru-laguntzan sartzen diren gastuak

1. Negoziorako lokalaren alokairua.


2. Asesoria fiskala, laborala, kontabilitate, juridiko eta administratibo gastuak.


3. Hileroko Gizarte Segurantzako autonomo Kuotak.


4. Publizitate gastuak: publizitate kanpainak (FACEBOOK) eta web orrien mantentze/diseinu gastuak.


5. Komunikazioa gastua: Lokalen rotulazioagatiko gastuak. Iluminazioa eta diseinua eta kolokazioa.


6. Ikasketa gastuak. Aktibitate ekonomikorako egiten diren formazio gastuak.

 

Diru-laguntza epea eta prestazio ekonomikoa

-Pertsona bakoitzarentzako 2.500€ko diru-laguntza izango da. (15% handituko litzake kantitate hori, 30 urte baino gutxiago izateagatik, edota emakumea izateagatik).

-Alokairu, aholkularitza eta autonomo kuoten gastuak, diru-laguntza onartzen duten unetik kontatzen hasita 10 hilabetez egongo lirake subentzionatuta.

-Gainontzeko gastu subentzionagarriak EJZn alta egunetik aurrera sortu eta ordaindutakoak, 10 hilabeteko epera arte, dirulaguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta..

           

Ondorengo estekan subentzioaren oinarriak atxikitzen dizkizuegu

Ekintzaileei bultzatzeko 2021eko laguntzen deialdia: enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak - Bilaketa emaitza (euskadi.eus)

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar