Gaur egun merkatuak duen exigentzia maila osoa altua da leihakortasun handia izaten da sektore guztietan eta kasu askotan bezeroak gero eta kontu handiagoarekin kontsumitzen dute. Hala beharrezkoa da noizean behin negozioak dituen kostuak errepasatu eta ahal bada murrizketa bat egiten saiatzea, eta kasu askotan gertatzen den bezalaxe eduki ditzagun eta beharrezkoak ez diren gastuak guztiz geldiarazi.
Gipuzkoautonomo aholkularitzan bezeroekin dugun harreman estuaren ondorioz badakigu negozio txiki askotan izan ohi diren gehiegizko gastuak zein diren, eta baita hauei konponbidea nola eman.
-Hornitzaileak eskeintzen dizkiguten prezioak eta merkatuan dauden beste hornitzaile batzuen konparaketa egin. Inertziaren ondorioz azkotan ez gara merkatuan dauden hornitzaile desberdinen prezioetaz jabetzen eta betiko hornitzailearekin jarraitzen dugu inolako aldaketarik egin gabe. Kasu askotan hornitzaile berriak kondizio hobeak izaten dituzte, eta beste batzuetan, fideltasunagatik ere deskontuak eskeintzen dituzte.
-Bidaia eta garraio gastuak errentabilizatu: Enpresa askorentzat bidaia eta garrioak gastu ohikoa izaten dira, eta normalean kostu handia izaten da. Hauen egituraketa eta aprobetxamendua ongi egin beharra dago denbora eta dirua aurrezteko, eta gaur egungo tekonologiak medio, online komunikazioa ere alternatiba eraginkorra izan liteke.
-Zerbitzuen externalizazioa: Lan batzuen kasuan, garestiago izan ohi da enpresan bertan kontratazio bat egitea, beste kanpo zerbitzu batzuk beste enpresa bati kontratatzerekin alderatuta. Informatika zerbitzuak, aholkularitza izan daitezke adibide garbia.
-Doaneko zerbitzuak: Askotan behar izaten ditugun tresna batzuk, interneten bertan topa ditzakegu doan, eta gure beharra ase inolako diru xauketarik egin gabe.
-Sare sozialetako publizitatea: Gero eta beharrezkoagoak dira sare sozialek eskeintzen dizkiguten publizitate zerbitzuak, batez ere denda txikientzat. Facebook, Twitter, Google edo Instagram bezelako plataformak gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu jende askorengana iristeko aukera ematen duelako precio txiki batean.
-Brainstorming edo ideia-jasa: Enpresako langileekin egin daitekeen zerbait da eta beti ateratzen dira ideia interesgarriak gastuak murrizteko bide eta modu berriak topatuz.
Ikusten duzuen bezala bide desberdinak topatu daitezke kostuak murriztu ahal izateko. Saiatu aipatu dizkizuegun ideiak erabiltzen eta zihur gaude kostuen beherakada egitea lortuko duzuela eta noski zuen produktu edo zerbitzuaren kalitatea murriztu gabe.
Utzi zure iruzkina