Autonomoen berriak

Donostiako Bono kanpaina

blog image san_sebastian_shops_bonos_dbonoss_678x452.jpg

Donostia Sustapenak martxan jarri berri du EROSKETA BONOAK kanpaina, hiriko hostalaritza eta denda desberdinetan kontsumoa aktibatzeko intentzioarekin, pandemia garaian gehien sufritu duten sektoreak.

Maiatzaren 21ena iriki zen establezimendu komertzialentzat Bono hauetara apuntatzeko epea, doain da noski inskripzioa eta zuzenean online eran egin daiteke ondorengo esteka honetan (http://www.fomentosansebastian.eus/apps/app_registro/index.php?fssapp_idma=C. Plataforma hontan, bonoak ere salduko dira, eta kontuan izan inskripziorako azken data maiatzak 31 izango dela.

Establezimendu bakoitzak gehienez 250 erosketa bono salduko ditu gehienez, bono bakoitzak 20€ko balio izango luke eta bono horien %40a Donostia Sustapenak bonifikatuko du bezeroarentzat. Establezimendu bakoitzak zuzenean jasoko du dirua Donostia Sutapenetik, plataformar erosi diren bonoen arabera. Kontsumitzaileak bonoak erosi eta gehienez 14 lan-egunetan egingo lirateke ordainketak.

Bono hauek 18 urtetik gorako edozein pertsonak eska ditzake www.bonos.dssmarketplaza.eus webgunean ekainaren 4tik ekainaren 30 arte. Bonoen banaketa beti DNI edo NIE zenbaki bati lotuta egongo da, eta gehienez pertsonako 5 bono erosi ahal izango dira, bakoitza 12 euro ordainduta. Kontsumitzaileak 2021eko abenduaren 31 arte izango du epea bono horiek erabiltzeko.

Ondorengo epigrafeetan altan dauden establezimenduak eskatu ahal izango dute bono hauen kanpainan inskripzioa:

Kometzioa: 64,65 eta 66

Ostalaritza: 67

Zerbitzu pertsonalak: 971 – 975

Artisauak: 1419 – 1491

 

Bono Subentzio hauek gero eta herri eta hiri gehiagotan erabiltzen ari dira pandemia hasi zenetik, eta kontsumitzaileen artean arrakasta nabaria izaten ari direla garbi dago. Beraz, Gipuzkoautonomo Aholkularitzatik gomendatzen dizuegu ahal duzuenok behintzat apuntatu eta bonoen kanpaina hontan partehartzea, salmenten igoera interesgarri bat ekar dezake.

Donostiako Sustapenak ondorengo teléfono eta emaila jarri ditu erabilgarri edozein zalantza argitu ahal izateko: 943 48 28 00 eta fomentoss@donostia.eus.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar