Autonomoen berriak

Covid 19agatiko limitazioaen aldaketak

blog image liderar_equipos_incertidubre.jpg

Maiatzak 9an amaitutzat eman zen alarma egoera, eta ondorioz indarrean genituen hainbat limitazio indargabe edota eraldatuta gelditu dira momento honetatik aurrera.

Aste honetako artikuluan, eman diren aldaketa nagusiak aipatu nahi dizkizuegu:

Mugikortasuna: Itxiera perimetralak indargabetuta gelditzen dira, eta mugimendu askatasuna berreskuratzen da.

Talde bilerak: Orainarte taldetan elkartzeko zegoen limitazioak desagertzen dira, ostalaritza eta kirol esparruetan izan ezik.

Ordutegiak: Etxeratze-agindua indargabetzen da, eta komertzio eta ostalaritza lokalak 22:00h arte mantendu daitezke irekita.

Komertzio edukiera: %60ko aforoa izan daiteke 150m2 baina gutxiagoko komertzioetan, eta handiagoa den kasuetan %40koa. Ostalaritzan %50eko aforoa barnekaldeetan, eta ezingo da zutik kontsumitu.

Gau aisialdi lokalak, elkarte gastronomikoak eta gazteen lokalak itxita mantenduko dira.

Kirola: Gehienez 6 pertsona bildu daitezke kirola egiteko, bai toki itxietan eta baita irekietan.

Oraindik ere aldaketa gehiago egongo direla dirudi, eta hurrengo astetan birusaren eragina zenbakoa den ere ikusi beharko da. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela aldaketen informazio guztia zuei ekartzen jarraituko dugu.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar