Autonomoen berriak

Batzutan “ezetz” esaten ere jakin beharra dago

blog image cinco_claves_para_decir_no.jpg

Nahiz eta ekintzaileei konferentzia eta itzaldietan ematen zaien aurreneko gomendioetako bat izan, autonomo askok beren bizitza profesionalean zehar maiz egitzen duten utsegitea da “ezetz” esaten ez jakitea. 

Normalean aktibitate berri bat hasterakoan gertatzen den zerbait da: Bezeroari itxura txarra eragiteko edo bezero posible bat galtzeko beldurrarrekin, interesatzen ez zaizkigun lanak onartzen ditugu. Gainera askotan enpresako langileak ez dira lan hauek egiteko kapazitatuta egoten.

Lan hauek onartzeak azken finean, lan extra bat egin behar izatea ekartzen du eta gainera denbora hori beste lan batzuetan hobe inbertitu genezakela jakiteak desgaste handiago bat dakarkigu. Momentu horretan sortzen zaigu artikulu honekin erantzuna eman nnahi diogun galdera, “Zergatik ez nion ezetz esan?”.

Bezeroak agian gaizku ulertu dezake eta ez dugula lagundu nahi pentsatu, baina gauzak ongi eta garbi esplikatzen badira, seguru ulertzen dutela. Oso gomendagarria izaten da hirugarren bat gomendatzea bezero horrek nahi duen beharra asetzeko. Hirugarren hori profesional ona bada eta lana ongi egiten badu, bezero horrek gure gomedioa eskertuko digu eta erlazioa estutu egiten da.

Bai bizitza pertsonalean eta bai profesionalean, garbi eduki behar dugu ezinezkoa dela mundu guztiaren oniritzia edukitzea, eta gure negozioak etorkizun oparoa eta egonkorra edukitzea nahi badugu, beharrezkoa da “ezetz” esaten jakitea.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik praktikan jartzea gomendatzen dizuegu, oso garrantzitsua eta erabilgarria egingo zaizue zuen negozioa ingurumen egokian jartzeko. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar