2018 urte hasieran langile autonomoentzako indarrean sartu ziren lege berrien artean, langile autonomoak kotizazio oinarria aldatzeko aukera urtean lau aldiz egitera pasa zela izan zen interesgarrienetako bat. Beraz orain gure bajak, jubilazioa, amatasun/aitatasuna eta beste hainbat kontingentzia markatzen duen kotizazio oinarri hori aldatzeko datak ondorengoak izango dira.
Urtarrilak 1etik martxoaren 31 arte (aldaketa apiriletik aurrera)
Apirilaren 1etik ekainaren 30 arte (aldaketa uztailetik aurrera)
Uzailaren 1etik irailaren 30 arte (aldaketa urrutik aurrera)
Urriaren 1etik abenduaren 31 arte (aldaketa urtarriletik aurrera)
Beraz, momentu honetan urteko bigarren aurkera izango genuke kotizazio oinarri hori aldatzeko ekaineko azken hiru aste hauetan, eta zuzenean eragina izango du etorkizunean eduki ditzakegun kontingentzia desberdinetan.
Hala eta guztiz ere, kontuan izan sistema ez dela guztiz librea kotizazio oinarri bat aukeratzeko garaian. Kotizazio oinarri máximo eta minimoak legeak markatuko ditu autonomoaren urteen arabera eta aurretik kotizatuta daramatzan urteen arabera.
Gainera, kasu batzuetan ezinezkoa izaten da nahi adina igotzea kotizazio oinarri hori. Adibidez, 47 urte bete baino lehen ez bada 2.052€ baino kotizazio oinarria haundiago bat jartzen, aukeratu ahal izango den kotizazio oinarria 944,40€/hileko eta 2077,80€/hileko artean egon beharko litzake, inola ere ez haundiagoa.
2019 honetan kotizazio oinarri máximo 4070,10€/hileko da, eta minimoa autonomo arruntentzat 944,40€/hileko. Autonono sozietarioen kasuan kotizazio oinarri minimoa 1.214,08€ / hileko da.
Kotizazio oinarriari buruz zalantzak badituzue, jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan eta zuentzako egokiena den kotizazio oinarri bat aukeratzen lagunduko dizuegu. Deitu konpromezurik gabe!
Utzi zure iruzkina