Autonomoen berriak

Autonomoen egoera 31/2015 Lege berriaren ondoren

blog image Reglamento.jpg

2015eko urriaren 10etik aurrera, hainbat aldaketa onartuak izan ziren langile autonomoen lan baldintzak hobetzeko asmoarekin. Jarraian autonomo berriak izan ditzaketen laguntza eta bonifikazioetan eman diren aldaketak eta ekintzaileen alde eginikoak azalduko ditugu.

Bonifikazioetan egindako aldaketak:

-Tarifa finkoa edo 50 eurotako tarifa:

          Lehen sei hilabetetan 50€ zehatz izango dira.

Iada bonifikazio hau hartuta duten autonomoak langileak kontratatzeko aukera izango dute gainera.

-Ekonomikoki menpeko autonomoak: (TRADE)

Langile bat kontratatzeko aukera edukiko du TRADE den autonomoak bizitza pertsonal eta profesional duina eramateko eskubidea dela eta.

Hala eta guztiz ere, egoera zehatz batzuetan egon beharko dira TRADE diren autonomoak langile bat kontratatu ahal izateko. Amatasuna (maternidad), aitatasuna (paternidad), adopzioa, amatasunean zehar arriskua edo 7 urte baina gutxiagoko umeen zaintze lanak adibidez.

Egin daitekeen lan kontratuak ezin izango du lehenago aipatu ditugun egoerak dirauten epea baino luzeagokoa izan, eta kontratatutako langilearen laneguna ezingo da autonomoaren lanegunaren %75a baina handiagoa izan.

-Laguntzaile familiarra (familiar colaborador):

Bonifikazio honen epeak gora egin du. Lehenengo 18 hilabetetan Gizarte Segurantzan pagatu behar denaren %50 pagatzen da, eta ondoren beste 6 hilabetez luzatuko da %25eko beherapenarekin aldaketa hauekin.

Kondizio bat bete beharko dute bonifikazio hau lortu ahal izateko. Ez dadila autonomo bezela egon aurreko 5 urteetan.

 

Autonomoak eta langabezia

-Erreztasun gehiago langabezia kapitalizatzeko.

Langabezia kapitalizatu ahal izateko aukera adin guztietara zabaltzen da.

-Langabezia kobratzen jarrai dezakete autonomo bezala alta eman ondoren lehen 6 hilabeteetan edozein adin izanda.

Lehen 30 urte baina gutxiago zituztenak bakarrik jasotzen zuten 270 egunetan zehar jarduera hasi ondoren.

- Langabezia gorde egiten da autonomo bezala alta emateko.

            Langabezia gorde daitekeen epea igo egiten da 2 urtetik 5 urtetara eta gainera oran edozein adin izanda dago hau egiteko aukera. (lehen 30 urtetik behera bakarrik)

-Ordainketa bakarrean jaso daiteko jarduera uzteagatiko (cese de actividad) prestazioa.

Lege aldaketa hauek eman baina lehen langabeziagatiko prestazioa bakarrik kapitalizatu zitekeen, orain ordea, autonomoak jarduera uzteagatik jasotako prestazioak ere kapitalizatu daitezke aktibitate berri bat hasi behar badute.

Iada 2 hilabete daramatzagu aldaketa hauek indarrean sartu zirenetik, eta huekin autonomoek izan dezaketen bultzakadaren ondorioz milioi erdi autonomo alta gehiago egitea espero da 2019 urterarte.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar