Autonomoen berriak

NEGOZIO ITXI ONDOREN EGIN BEHARREKO TRAMITEAK

blog image negocio_cerrado_660x330.jpg

Urte hasiera hau autonomo askok negozio berri bat hasteko aprobetxatzen duten bezalaxe, badira beste batzuk, urte berriaren sarrera hau beren jarduerei amaiera emateko erabiltzen dutenak. Batzuetan ez dutelako nahi adina arrakasta lortu, eta beste batzuetan jubilazioan pentsatuz. Hainbat denda eta autonomo etorri zaizkigu aholkularitzara neguko eta merkealdi kanpaina ondoren negozioak ixteko intentzioarekin.

Jende gehienak uste izaten du, gure aktibitatearen baja egiteko momentuan eginbehar guztiak bukatzen direla, baina ez da hala izaten, eta normalean ogasunean aurkezpen batzuk zintzilik gelditzen dira. Normalean hurrengo urteko errenta deklarazioa egin ondoren bukatzen dira betebehar fiskalak.

Hiruhileko betebehar fiskalak:

Autonomo bezela aktibitate ekonomiko bat altan zenutenean egin bezalaxe, hiruhilero zergak ordaindu behar dira, ogasuneko zerga eredu desberdinen bitartez. Aktibitatea uzten duzuen hiruhileko horretan ere egin beharko dituzue eredu hauek. Adibidez, urtarrilak 15ean eginez gero baja, lehen hiruhileko zerga ereduak aurkeztu beharko dituzue Apiriliean.

- BEZa (300, 310, 309, 370, …)

- PFEZ ordainketa zatikatuak ( 130 eredua)

- Alokairuko eta langileen atxikipenak (110 eta 115 ereduak)

- 349 eredua, europar batasuneko salerosketengatik

Urteko betebehar fiskalak:

Autonomo bezela altan egon zareten gehienok jakingo duzuen bezala, 4. hiruhilekoa bukatzean  hiruhileko aurkezpenetaz gain, urte osoko zerga eredu bereziak aurkeztu beharra dago. Hauek urtarrilean eta otsailean aurkezten dira eta behin aurkeztuta bukatutzat eman genitzake eginbehar fiskalak, ERRENTA DEKLARAZIOA ahaztu gabe, non aktibitateko irabazi eta gastuak kontuan hartu beharko diren.

-Urteko BEZa (390, 391, 392 ereduak)

-Urtean zehar izandako alokairu eta langile atxikipenen laburbilketa (180 eta 190 ereduak)

-Bezeroekin eta hornitzaileekin egindako eragiketak, 3005,06€ak gainditzen direnean (347 eredua)

Ikusten duzuenez, urte hasieran negozioa ixtea erabakitzen baduzue, kontuan izan beharko da betebehar fiskal ugari gelditu daitezkeela oraindik aurkezteke. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik behar duzuen laguntza guztia eskeiniko dizuegu zuen betebehar fiskalak behar bezala amaitzeko.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar