Autonomoen berriak

AUTONOMO LEGEKO ALDAKETEKIN ARAZOAK

blog image Retraso_a_reloj.jpg

Autonomoen inguruan emango ziren aldaketei buruz izan ditugun notizia guztien ondoren, azkenik 2019 hasiera honetan aplikatu diren aldaketa horietako batzuk iada arazoak ematen ari dira. Urtarrila bukatu delarik, eta gizarte segurantzak lehen autonomo kuota kobratuta, oraindikan zalantza ugari ditugu aplikatutako aldaketen inguruan.

Aldaketa nagusietako bat, Aktibitate-Uzteagatik nahitanahiez kotizatu behar dela da. Lehen kontingentzia hau borondatezkoa zen, eta gainera ez zen batere eraginkorra, eskaera ia guztiak ukatuak izaten bait ziren, ondorioz ia inork ez zuen kontingentzia honengatik kotizatzen. Kontingentzia hau beharrezkoa izango zela adieraztearekin batera, onartua izateko betebeharrak bigundu egingo zirela aipatzen zen behin eta berriro, baina azkenik lehengo astean Lan Ministeritzak adierazi zuen oraingoz ez dela aldaketarik egongo. Beraz oraindik oso zaila izango da kotizatu arren, zerbait lortzea.

Beste berritasun garrantzitsu bat formazio profesionalagatik %0,1 kotizatzen hasten dela da, eta ondorioz autonomoak formazio hortara sarrera izango lukete. Baina hainbat ikasketa zentro espezializatuekin hitz egin ondoren, esan digutenez oraindik ez dago autonomoen formazio bonifikatuari buruzko legedia idatzirik.

Urte hasiera honetarako publikaturik zeuden bi aldaketa hauetatik at, lehenagotik aipatuak izan ziren aldaketa askoren zain jarraitzen dugu, nagusiki irabazien araberako kotizazioa.

Iragarria zegoen 2019ko urtarrilan zehar, Gobernuak zirriborro bat prestatuko zuela, eta bertan azalduko zela gutxigorabehera, nola funtzionatuko lukeen irabazien araberako kotizazio honek. Baina Estatuko Idazkariak adierazi duenez dena Otsailaren amaierarte atzeratuko da.

Ea 2019 honen lehen seihilekoan argiturik gelditzen diren kotizazio mota honen nondik-norakoak, nahiz eta seguraski 2021 urterarte ez den indarrean sartuko.

Astero egiten dugun bezalaxe, Gipuzkoautonomo aholkularitzatik informazio garrantzitsu guztia inguratuko dizuegu, izan ere, aldaketa asko izaten ari diren garai batean sartuta gaude.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar