Autonomoen berriak

2019 URTEKO AUTONOMOEN TARIFA MURRIZTUA

blog image img_14225.png

Aurten autonomoen erregimenean aldaketa ugari jarri dituzte martxan, eta gainera aurretik funtzionatzen zuten bonifikazioengan eragina izan dute. Kasu honetan ekintzaileentzako autonomo kuoten bonifikazioa igo egiten da eta 50€ izatetik 60€ izatera pasa da.

Igoera honen arrazoia autonomoek gizarte segurantzan duten kotizazioaren igoera eta aldaketaren ondorioz etorri da. Jakingo dezuen bezala autonomoak 2019tik aurrera, nahitanahiez kotizatu beharko dute kontingentzia profesionalengati, aktibitate uzteagatik eta lanbide-prestakuntzagatik.

Tarifa murriztua eduki ahal izateko autonomo batek dituen betebeharrak ez dira aldatu. Autonomoaren lehen alta izan behar du, edota azken hiru urteetan ez eduki izana tarifa murriztua eta gainera azken 2 urteetan ez altan egotea autonomo bezala.

Gaur egungo kotizazio oinarriekin hala gelditzen da tarifa murriztua:

            0-12 hilabeteetan 60€/hileko

            12-18 hilabeteetan 50%eko bonifikazioa, kuota 141,65€/hileko.

            18-24 hilabeteetan %30eko bonifikazioa, kuota 198,31€/hileko.

 

Gainera:

-35 urte baino gutxiagoko emakumea edota 30 urte baino gutxiagoko gizonezkoa izanez gero, bonifikazioa luzatu egiten da eta %30eko murrizketa hori 36.hilabeteraino izango litzake. Hortik aurrera bai, kuota mínimo normala.

-5.000 biztanle baino gutxiagoko herri batean bizi diren autonomoek, 60€ 12 hilabetez izan ordez, 24 hilabete izango dituzte

2018an zehar tarifa murriztu hau izan duzuen autonomoak ere kontingentzia profesionalengatik kotizatu beharko duzue, baina ez da beharrezkoa izango aktibitate uztea eta formazio jarraituaren kontingentziengatik kotizatzea. Beraz aukera izango duzue, hartu edo ez.

Hilabete bukaera honetan, gizartze segurantzatik Urtarrileko autonomo kuota kobratuko zaizue, eta bertan ikusiko duzue 2018an baino pixka bat altuagoa dela, Kotizazio oinarriaren igoeragatik eta kontingentzien hobekuntzagatik.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela informazio guztia zabalduko dizuegu zuen aktibitatean eragina izan dezaketen aldaketa guztien ezagutza izan dezazuten.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar