Black Friday eta Cyber Monday, bezelako egunak iada atzean utzi ditugularik, guztiz murgiltzen gara gabonetako kanpainan. Abendu eta urtarrilan zehar negozio eta denda ugarik urte osoko irabazien zati handi bat ateratzen dute, eta aprobetxatu egin behar da.
Gabon hauei begira, ATAk (Asociacion de trabajadores autónomos) duela egun gutxi argitaratu zuen, autonomoek data hauetan 45.000 lan-postu berri sortuko dituztela, lehengo urtean sortu zirenak baino 20.000 lan-postu gutxiago. Asoziaziotik garbi adierazi nahi izan dute, jetxiera bortitz honen erantzule autonomo erregimenean egiten ari diren aldaketen ondorioz sortu den ezegonkortasunagatik dela.
Alta gehien egingo diren sektoreak normala den bezela, komertzio, hostalaritza eta garraiolaritza izango dira. Aipagarria, aurten ere garraiolaritzan ematen ari den gorakada Itzela, online erosketen ondorioz. E-commerceak gero eta gehiago dira autonomoen artean eta hala gainera beren bezeroei zerbitzu osoago bat emateko aukera dute.
Garai ona da beraz, negozio bakoitzaren egoera ongi aztertzeko eta aldi berean helburuak ezartzeko, estrategia definitzeko eta bezero berriak erakarri ahal izateko promozio edo publizitate kanpainak egiteko.
Zuetako askok iada langile berriak kontratatu dituzue data huetarako, oraindik ideia buruan dezutenak baina zenbateko gastua izango litzakeen jakin nahi dezutenak, deitu GIpuzkoautonomo aholkularitzara eta behar duzuen laguntza guztia eskeiniko dizuegu.
Utzi zure iruzkina