Autonomoen berriak

Lanbideko diru laguntzak Ekintzaileentzako

blog image lanbide.jpg

Azkenean Euskal Enplegu Zerbitzuak (LANBIDEk) aurkeztu ditu ekintzaileentzako diru-laguntzak. Nahiz eta normalean urtero lehenago aurkeztu ohi izan dituen 2018 eskuragarri daude eta ekintzaile zaretenontzat oso interesgarriak dira noski!

Laguntza hauen artean 4 desberdintzen dituzte, enpresa berrien sorreran dauden unearen arabera.

               Enpresa-ideiak garatzeko laguntzak

               Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak

               Proiektu bat ezartzeko laguntzak

               Enpresa-jarduerak sendotzeko laguntzak

Beti aipatzen dugun bezela garrantzitsua da ongi irakurtzea laguntzak eskatu ahal izateko lanbidek jarri dituen betebeharrak. Lau laguntza desberdinetatik gehien eskatzen dena Enpresa-jarduera sendotzeko laguntza izan ohi da, eta adibidez honetan autonomo bezela alta 2017ko uztailaren 29tik, 2018ko urriaren 4 artean egin beharko zen.

Lehengo urtean laguntza hauetan eskaera izugarria egon zela kontuan izanda aurten  egon ziren izugarrizko eskaerak kontuan izanda betebehar bat gehiago sartu dute eta kasu honetan autonomo askok ez dute betetzen, lanbiden enplegu-eskatzaile bezela egon behar lukete aktibitatea hasi baino lehen.

Jarraian lanbideko web orriko esteka uzten dizuegu laguntzen betebehar guztiak zein diren ikusi ahal ditzazuen. Kontuan izan eskaerak egiteko azken eguna batzuk urriaren 19an dutela eta besteak 26an, beraz ez dago denbora galtzerik.  

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2018/10/1804839a.pdf

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik behar duzuen laguntza osoa eskeintzeko prest gaude, beraz deitu diru-laguntzen eskaera egiteko laguntza behar baduzue.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar