Autonomoen berriak

DONOSTIA SUSTAPENEKO DIRU LAGUNTZA

blog image subvenciones_790x385.jpg

Urtero data hauetan izan ohi den bezalaxe, Donostiako Sustapena erakundeak enpresa berrien sorrera bultzatzeko diru laguntza argitaratu du.

Lanbidek urtero izaten duen laguntzarekin batera (oraindik ez du argitaratu), ekintzaileentzako diru-laguntza nagusia izaten da, hala bultzada ekonomiko oso interesgarria izaten da negozio berri baten hasiera zailean.

Eskaera Donostia Sustapenak aipatzen dituen datan eginda eta modu egokian aurkeztuta, normalean ez da arazorik izaten subentzio hau jasotzeko. Hala eta guztiz ere, hainbat baldintza bete behar dira eta jarraian aipatuko dizkizuegu kontuan izan ditzazuen:

Autonomo eta enpresak izan daitezke diru-laguntza jaso dezaketenak.

Donostian izan behar da jardueraren helbidea.

Jarduera ekonomikoetan egiten den alta 2018koa izan behar da.

Aurkezteko epeei dagokionez: 2 hilabete izaten dira jarduerako alta egiten den momentutik, eta jarduera diru-laguntza hau argitaratu baino lehenago egin bazen, 2 hilabete subentzioa aurkezten den momentutik aurrera.

Ez da onartuko diru-laguntza, eskatzen duen pertsona edo enpresak zorrak baditu Ogasun edota Gizarte Segurantzarekin.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan diru-laguntza eta subentzioek jarduera baten hasieran duten garrantziaz jabetzen gara eta horregatik saiatzen gara gure bezeroentzat eskuragarriak diren hoiek kontrolatzen. Gainera tramite guztiak ere egin genitzake zuen izenean. Gero eta gutxiago izaten dira halako diru-laguntzak, beraz ezin da aukera desaprobetxadu.

Jarraian Donostia Sustapenak eskeintzen duen subentzioaren esteka uzten dizuegu, bertan betebehar eta ezaugarri guztiak kontuan izan ditzazuen: 

http://www.fomentosansebastian.eus/eu/laguntza-ekonomikoak/pertsona-ekintzaileei/1646-ayudas-para-incentivar-la-creacion-de-nuevas-empresas

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar