Nahiz eta eguraldiari begiratuta ez duen hala ematen Ekaina aurrerantz doa, eta aste bat besterik ez da falta, ofizialki gure egutegian uda garaian sartzeko. Urtero aipatzen dugun bezalaxe, uda ostalaritza eta denda txikientzat garai oparoa izaten da, eta autonomo askok urte osoko erabazien zati handi bat hilabete hauetan lortzen dituzte.
Urte puska bat da iada turismoaren aldeko apustua garbia egin zelarik administrazio publikoetatik, eta Donosti eta beste hainbat hiritan udaran zehar turista gehiago sartzea posible ez dela badirudi ere, sektore hau goraka doa eta ez du geldituko denaren itxurarik. Iada udara gainean dugula nabaritzen hasi da kaleetan zehar entzun daitezkeen hizkuntza desberdinekin.
Lan Ministeritzak publikatutako datuen arabera, Maiatza 14.500 autonomo gehiagorekin amaitu zen. %0,45eko igoera langile autonomo guztien kopurua kontuan hartuta.
Langile autonomoen egoera hobera doala garbi dagoen arren, aldaketa asko izaten ari diren epea da. Hasteko gobernuaren aldaketa eta honekin batera erregimen autonomoan egon daitezkeen aldaketa ugariak.
Hasteko Kotizazio Oinarri Minimoaren igoera aipatu behar genuke. Aurrekontuen onarpenarekin kotizazio oinarriaren igoera bideraturik zegoela zirudien arren, gobernu aldaketarekin dena gelditu egin dela dirudi. Orain aurrekontu horiek onartuta daude baina martxan jartzeko prozesu guztia luzatu egingo da. Agian ez da uztailan emango igoera hori, eta ezin dugu jakin ea igoera lehengo asteetan aipatu genuena izango den edo igoera handiagoa izan daitekeen.
Bestalde, Sozialistak gobernuaren kontrola hartzeak autonomo erregimenean aldaketa gehiago ekar ditzake. Gogoratu presidente berria den Pedro Sanchez otsailan langile autonomoen asozioazio nagusiekin bildu zela, eta irabazien araberako kotizazioa, Bigarren Aukeraren Legearen eskuragarritasuna hobetzea, berankortasunari aurre egiteko neurri berriak onartzea, edota ekintzaileentzako laguntza berriak (adibidez negozio berriak martxan jartzeko eszedentzia) bezalako aldaketei buruz aritu zirela.
Ikusten duzuen bezela, egoera ekonomikoa ez dago batere egonkor eta aldaketa asko etor daitezke hurrengo urtean zehar. Beti bezela Gipuzkoautonomo aholkularitzatik aldaketa guzti horiei buruz informazioa ekarriko dizuegu kontuan eduki ditzazuen!
Utzi zure iruzkina