Autonomoen berriak

AUTONOMO ATZERRITARRAK BIKOIZTU DIRA KRISIA ONDOREN

blog image incrementar_ventas_1.jpg

Lehengo astean izan zen ekintzaileen aldeko emanaldi batean, orainarte lan ministroa zenak, azpimarratu zuen krisi ekonomikoa gainditzeko lokomotora nagusia autonomoak izan zirela. Eta gaur egun eta etorkizuenan lan merkatuko indar nagusia izango direla.

Hala eta guztiz ere, ez zuen aspimarratu autonomoen lanari esker errekuperazio ekonomikoari emandako bultzada, zati handi batean behintzat autonomo atzerritarrei esker izan zela. Gaur egun iada 315.000 autonomo atzerritar daude estatuan, autonomo guztien %10.

2007an krisi ekonomikoa hasterakoan 175.000 ziren autonomo atzerritarrak eta 140.000 autonomo atzerritar gehiago daude gaur egun. 2017an 26.000 alta berri egin ziren. Hazkunde honekin jarraituz gero, 2018 honen bukaerarako orain hamar urte zirenen bikoitza izango dira.

2018 honetan iada 15.000 alta berri egin dira, orainarte izan den hazkunde handiena. Kontuan hartzekoa da noski, autonomoen kuotaren tarifa murriztua handitu zutela 2018 hasiera honetan eta horrek bultzada handi bat eman diela autonomo alta berriei.

Aipatu ditugun autonomo atzerritarretatik ia heren bat komerzio sektorean ari da lanean. Gainera sektore honetan baja gehiago izan dira altak baino.  2018 honetan dinamika hori aldatu egin da, eta zati handi batean aipatzen ari garen autonomo atzerritarrei esker izan da.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik autonomoen alta berriak doan egiten ditugu, beraz, negozio berri bat irikitzea baduzue buruan deitu edo idatzi iezaguzue. Zuen jarduera berria abian jartzen lagunduko dizuegu eta eduki ditzakezuen zalantza guztiak argitu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar