Autonomoen berriak

KOTIZAZIO OINARRI MINIMOAREN IGOERA

blog image base_minima_889x400.png

Joan etorri askoren ondoren, azkenean onartuak izan dira estatuko aurrekontuak eta honekin batera, gizarte segurantzako kotizazio oinarri minimo eta maximoak ere handituko dira.

Oraindik BOEn (estatuko boletin ofizialeant) argitaratuak izan behar dira aurrekontu hauek, baina iada badakigu autonomoen erregimen berezian daudenak eta kotizazio oinarri minimoa ordaintzen dutenak (autonomo guztien %85), beren hileroko kuotan 3,87 euroko igoera izango dutela. Bonifikaziorenbat edukiz gero, igoera txikiagoa izango da noski.

Igoera hau %1,4ekoa izango da eta azekn finean kotizazio oinarri minimoa 919,80€ izatetik, 932,70€ izatera pasako da. Atarian aipatu dugu bezalaxe kotizazio oinarri maximoa ere igoko dute eta orainarteko 3751,26€ak 3803,7€raino igoko dira.

Beste artikulo batzuetan aipatu dugun bezela beste kolpe txiki bat da kotizazio oinarri hortara iristen ez diren irabaziak dituzten autonomoentzat eta orainarte bezela legediaren aldaketa baten zain gelditzen dira non irabazien araberako kotizazioa eduki lezaketen.

Gipuzkoautonomo aholkularitzako bezeroak zaretenok email bat jasoko duzue, bezeroak ez zaretenok idatzi zalantzarik gabe, eta aurrekontu zehatza jasoko duzue zuen aktibitateen betebeharren araberakoa.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar