Lehengo astean ESS/214/2018 legedia BOE estatuko aldizkari ofizialean aurkeztu zutenetik, langile autonomo guztiak 6 hilabete izango dituzte RED sisteman altan egoteko, irailaren 1a baino lehen.
RED sistema, autonomo eta enpresentzat Gizarte Segurantzak internet bidez eskeintzen duen plataforma bat da, bertan tramite ugari egin daitezkelarik presentzialk admistrazio publikoko bulegoetara gerturatzeko beharrik izan gabe.
Aholkularitzak hilabete asko daramazkigu erabiltzen, 2017tik galerazita bait dugu presentzialki egitea tramiteak. RED sistema honi esker asignazioak, autorizazioak, afiliazioak datu aldaketak, Gizarte Segurantzako institutu nazionalarekin komunikazioak, baja justifikanteen aurkezpenak etabar egin daitezke.
Bi modu desberdindu ditzazkegu betebehar honi aurre egiteko, autonomoak zuzenean RED autorizazio bat eskatzea, edota aholkularitza baten autorizaziora asignatzea zure gizarte segurantzako zenbakia (Gipuzkoautonomoko aholkularitzako bezeroa bazara ez izan inongo kezkarik, asignazioa egina baitugu).
Aholkularitzarik ez baduzu eta RED sistema honetan alta egin nahi baduzu, lehenik eta behin ziurtagiri elektroniko bat lortu behar zenuke, ondoren Gizarte Segurantzako ofizinetara inguratu DNI fotokopia batekin, autonomoa zarela ziurtatzeko documentu ofizialenbat eta RED sisteman sartzeko eskaera bat.
Gearbi dago tramite guztiak azkarrago eta erosoago egin ahal izateko beste pausu bat dela. Poliki-poliki administrazio publikoak beren sistema elektronikoak hobetzen ari dira eta hemendik denbora gutxira tramite guztiak nahitanahiez egin beharko dira sistema hauen bitartez.
Edozein zalantza duzuelarik jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan. Tramite guztiak egingo ditugu, zuek zuen negozioan zaitezten.
Utzi zure iruzkina