Pasatu berri dugun krisi ekonomikoan zehar milaka enpresak itxi egin behar izan dute, eta beste askok juxtu-juxtu pasa dute. Frankiziak ordea hazten jarraitu urtez-urte dute krisian zehar eta emendik aurrera ere hazten jarraituko dutela dirudi. Ekintzaile izateko beste modu interesgarri bat da.
Hostalaritza eta moda sektoreetara zuzenduta nagusiki, jende askok hautatu du negozio bat hasteko frankizia eredua. Beti ere babes gehiago ematen du arrakasta izan duen frankizia markatzen dizkizun pausuak jarraitzea jarduera berria martxan jartzerakoan. Argi dago hasierako inbertsioa askoz ere handiagoa izaten dela, baina, lehen momentutik marketing eta publizitate lana egina dago eta kontsumitzaileen buruetan markaren irudia sortua.
Gaur egun estatuan 7.600 lokal baino gehiago daude halako negozioak dituztenak, eta guztira utean 4.000 milioi euro baino gehiagoko negozio zifra dute. Komertzio bakoitzaren urteko batazbesteko fakturazioa milioi erdi eurokoa izaten da. Fakturazio honek ez du nahitanahiez arrakasta haundia duela adierazten, negozio bakoitzak duten irabazi marjina aztertu beharko da eta nola ez dituzten gastuak zenbaterainokoak diren.
Frankizietan pentsatzen dugunean azkar etortzen zaizkigu burura janari lasterreko negozioak, garagardotegiak, jatetxeak, kafetegiak, edo poliki-poliki indarra irabazten joan diren yogurteriak. Kontuan hartu beharra dago, negozio hauek lanpostu asko sortzen dituztela gainera, nahiz eta ez baldintza onenetan izan.
Frankizia bat hasteko gogoa eta ideia baduzu etorri Gipuzkoautonomo aholkularitzara eta dituzun zalantza guztiak argituko dizkizugu!
Utzi zure iruzkina