Autonomoen berriak

Autonomoen Lege berria argitaratu dute Aldizkari Ofizia

blog image descarga.jpg

Azken artikuluan aipatu genizuen bezalaxe, Autonomoen Lege berria argitaratua izan da Españako aldizkari ofizialean (BOE) eta aste honetan aldaketak banaka-banaka eta xehetasun guztiekin aipatuko dizkizuegu. 

Aldaketa gehienak 2018ko urtarrilaren hasieran jarriko dituzte abian. Nahiz eta mahai gainean jarri ziren erreforma guztiak ez diren onartu, autonomo garenontzat aldaketa onuragarriak eta aurrera pausu garrantzitsua izan da.​

1) Gizarte Segurantzan ordaintzen den hileroko autonomo kuota berandu ordaintzeagatik jartzen dituzten santzioak murriztu egingo dira. Gaur egun berandu ordainduz gero %20ko erregargua jartzen dute zuzenean, aldaketa hauek onarturik, 2018 urtetik aurrera, hurrengo hilabetean ordainduz gero %10eko errekargua izango da eta bigarren hiletik aurrera %20a.

2) Autonomo berrientzako tarifa murriztua 12 hilabetetara luzatuko da. Lehen 12 hilabetetan 50€ ordainduko dira, ondorengo 6 hilabeteetan kuotaren %50a eta ondorengo 6 hilabeteetan kuotaren %70a. 30 urte baino gizon gazteagoentzat eta 35 baina gazteagoak diren emakumeentzat beste 12 hilabete bonifikatuta kuotaren %70 ordainduz. Beraz guztira 36 hilabeteko bonifikazioa izateko aukera dute autonomo berriek.

Gainera gutxitu egingo dute tarifa murriztua hartu ahal izateko autonomo erregimenetik bajan egon beharreko epea 5 urtetik 2 urtetara (3 urte izango lirake lehenago tarifa murriztua izandakoentzat).

3) Autonomoak bere kuota %100 bonifikatua izango dute 12 hilabetez, beren kargu 12 urteko adingabekorenbat edo menpeko familiakide bat badute eta hauek zaindu ahal izateko langile bat kontratatu behar badute. Kontratazioa 12 hilabete horietan mantendu beharko da eta autonomoak ezingo du baja egin urtea pasa eta ondorengo 6 hilabeteetan. 

4) Autonomo kuota %100 bonifikatua izango dute gutxienez hilabetez baja izaten badute, amatasun, aitatasun, adopzio, haurdunaldiko arriskuagatik edo laktantzia naturalaren arriskuagatik. 

5) Autonomoak diren eta amatasunagatik, adopzioagatik edo adingabehekoen hartzeagatik bi urte baina gutxiago bajan egon diren amek, 50€ko tarifa murriztua izango dute urtebetez.

6) In Itinere istripuak onartzen dira, hau da, lanera joaten edo lanetik bueltatzen izaten diren istripuak. Ez dira onartuko lan-tokia norberaren etxea bada. Gainera Kontingentzia Profesionaletan kotizatzen egon beharko dute autonomoak hau aplikatu ahal izateko. 

7) Familiakide bat (2.gradurarte) modu mugagabean kontatatuz gero, kontingentzia arruntegatiko gizarte segurantzako empresa kuota %100 bonifikatua egongo da. Hau onartua izateko, autonomo horrek ezingo du aurreko 12 hilabeteetan bidegabeko kaleratzerik izan eta kontratua egin ondoren emplegu maila mantendu beharko du 6 gutxienez 6 hilabetez. 

8) Autonomoak urtean hiru aldiz alta eta baja egiteko aukera izango dute, benetako fetxan kontuan hartzen delarik, hau da, ez da hilabete osoa kontuan hartuko nahiz eta ez hilabete osoa egon alta egoeran. Hiru aldiz baino gehiagotan eginez gero, orainarte bezalaxe izango da eta hilabete osoa kobratuko dute. 

 

Hauek dira lege berri honekin martxan jarriko diren aldaketak Autonomo Erregimenean. Urtebeteko epean, Lan Autonomoaren Batzordea eta langile autonomoa eta bere ohikotasuna aztertuko dituen behebatzorde bat sortuko omen ditu gobernuak. Beti bezela jakinaren gainean mantenduko zaituztegu Gipuzkoatuonomo aholkularitzatik.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar