Autonomoen berriak

Azkenik onartu dituzte autonomoen neurri berriak

blog image tick_642162_960_720.jpg

Hamaika hilabete luze pasa dira lehen aldiz neurriak aipatu zirenetik, eta azkenik, lehengo asteazkenean aho batez onartua izan zen Langile Autonomoen Erregimeneko Premiazko Aldaketen Legea.

Onartua izan den idatzia, hasiera batean Kongresuan aurkeztu zen berdina da, eta ondoren hilabete hauetan zehar aurkeztu diren 68 zuzenketa edo neurri berriak ez dira kontuan hartu. Aipatu beharra dago onartu gabe gelditu diren neurrietako batzuk, autonomo sektorean gehien eskatzen ziren aldaketak izan direla, beraz agian aurrerago etorri daitezke aldaketa gehiago horiek martxan jartzeko.

Aste honetan edo hurrengoan aterako dira Lege berriaren xehetasun guztiak estatuko aldizkari ofizialean BOEn. Kontuan izan behar da lege berri hauetako batzuk, ez direla diruditen bezain onak eta letra xehea ongi irakurri beharko dela neurri guztiak ongi ulertu ahal izateko. Ondorengo aritukuluetan saiatuko gara aldaketa eta xehetasun guztiak era ulergarrian azaltzen. Kontuan izan orain onartuak eta aurkeztuak izan arren, aldaketa batzuk ez direla abian jarriko 2018ko urtarrilarte (adibidez tarifa murriztua bi urtetaraino luzatzearena).

Guk behintzat garbi dugu oraindik ere lan eta aldaketa asko eman behar direla Autonomoen Erregimenean nahi ditugun eskubide guztiak lortu arte. Gipuzkoautonomo aholkularitzaki xehetasun guztien berri emango dizuegu hurrengo artikuluetan.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar