Autonomoen berriak

Autonomo kuota igotzeko azken aukera 2022an

blog image cambios_en_la_factura_de_la_luz.jpeg

Aste honetako artikuluan autonomo kuota eta kotizazio oinarria igotzeko aukerari buruz arituko gara. Urtean zehar lau aldiz egin daiteke kotizazio oinarriaren igoera edo beheratzea, trimestrean behin, eta 10 egun falta dira azken aldaketa egin ahal izateko. Gainera autonomo kuotaren legedia aldatu denez inoz baino garrantzi gehiago izan dezake.  

Kotizazio Oinarria aldatu ahal izateko lau datak gogorarazten dizkizuegu:

               Urtarrilaren 1etik martxoaren 31 arte. Kuota berria apirilak 1ean hasiko da.

               Apirilak 1etik ekainak 30 arte. Kuota berria uztailak 1ean hasiko da.

               Uztailak 1etik irailak 30 arte. Kuota berria urriak 1ean hasiko da.

               Urriak 1etik abenduak 31arte. Kuota berria urtarrilak 1ean hasiko da.

Beraz, urriaren 1etik aurrera kotizazio oinarri berria eta kuota berria izan nahi ezkero, iraila bukatu baino lehenago eskatu behar litzake telematikoki aldaketa.

Hala ere kontuan izan behar da kotizazioa lege berria indarrean sartuko dela urtarrilaren hasieran eta autonomo bakoitzak bere benetako irabazien araberako kotizazioa izango duela. Irabazi horien arabera kotizazio tarte desberdinetan egongo da langile autonomoa eta tarte horiek kotizazio mínimo eta maximoa ere izango dute.

Kotizazioa hori errendimenduak marketzen duena baino gorago eduki ahal izateko aukera bakarra, 2022 urtea bukatzerakoan kotizazio altuagoa izatea litzake eta hori mantentzeko eskatu 2023tik aurrera.

Hala eta guztiz ere hainbat puntu garrantzitsu kontuan izan behar dira. Kotizazio oinarri mínimo eta maximo horiek autonomoaren urteen arabera limitatuak egon daitezke. Ezin izango da limitxe maximo bat baino kotizazio handiago bat izan adibidez 48 urte baino gehiago gehienez 2.113,20€ko kotizazio oinarria izan liteke.

Ikusi egin behar nola doazen aldaten pentsioak eta nola eragiten dion kotizazio lege aldaketa honek, baina argi dagoena da aldaketa handiko urtea datorkigula gainera. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik aldaketa guztien berri ematen saiatuko gara beti bezalaxe!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar