Autonomoen berriak

Gobernua eratuta, erreforma gehiago izango al dira

blog image blablabla.jpg

10 Hilabeteko bozkaketa, tira-bira eta milaka promes ondoren, iada gobernua eratu da, eta oso posible da hainbat erreforma martxan jartzea oso denbora gutxi barru. Autonomoen egoera beti egoten da erreformen ikusmiran, eta oso posible da oraingoan ere erreforma askok eragin zuzena izatean autonomoei. 

Momentu honetan autonomoak gauden egoera ikusita, aldaketa sakon bat gehien behar duen sektoreetako bat dela garbi dago. Lan merkatuan eta naizoko ekonomian gero eta eragin handiagoa dugu autonomoak eta beharrezkoak dira autonomoen egoera hobetuko duten erreformak.

Hiru aldaketa dira nagusiki interesatzen zaizkigunak eta onartuak izaten badira autonomo gipuzkoar askorentzat egoera hobekuntza handia izango litzake:

A) Autonomoen kuota ez pagatu behar izatea lanbite arteko gutxieneko soldata baina gutxiago irabaziz gero. (2016an 9172.80€ urtedo dira)


B) Autonomoentzako 50€ko tarifa murriztua luzatu sei hilabetetik hamabi hilabetetara.


C) Hilabete osoa kotizatu behar izan gabe, egun bate do gutxi batzutarako bakarrik egin ahal izatea autonomoetan alta.

Argi dago erreforma hauek autonomoentzat positiboak izango lirakeela. Alde batetik erakargarria izango da kuota ez ordaindu behar izatea espero baino irabazi gutxiago  dituzten autonomoentzat.

Bestalde10 hilabetez 50€ bakarra ordaintzearekin, ekintzaile berri ugari jarriko lirateke martxan. Kasu askotan Gizarte Segurantzako kuota harresi handi bat izaten da negozio berri bat sortzerakoan, baina urtebetez 50€ bakarra ordainduz, ekintzaile izateko saiakera errazagoa da.

Azkenik hirugarren neurria, autonomo askok eskatzen genuen zerbait da. Ez da beharrezkoa izango hilabete osoagatik kotizatzea nahiz eta 5 egunez bakarrik egon alta egoeran Gizarte Segurantzan.

Hilabete batzuk pasa behar izango dira, erreforma hauek onartuak izaten diren ikusteko, baina badirudi talde politiko gehienak ikusten dutela beharrezkotzat autonomoen sektorean aldaketak egitea.

Gipuzkoautonomo aholkularitza beti bezela adi egongo egongo gara aldaketa hauek hartzen duten norabidea zein den zuei argitzeko!

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar