Gizartea gero eta azkarrago ari da aurrerapen teknologikoen erabilera eguneroko bizitzan aplikatzen eta gauza bera gertatzen da kontabilitateak eramateko garaian. Programa gero eta azkarrako eta erosoagoak eta online funtzionatzen dutenak sortzen ari dira kontabilitatea eramateko, baina oraindik ere badira enpresa txiki eta langile autonomo ugari eskuz era tradizionalean eramaten dutena beren kontabilitatea. Aste honetako artikuluan gai honi buruz, kontabilitatea online eran eramateak dituen onura guztiak aipatu nahi dizkizuegu.
Gipuzkoautonomo aholkularitzan gure web aplikazio propioa dugu, eta autonomo eta merkatari txikientzako bereziki egina dago, haien kontabilitatea online eta modu oso erraz eta ulergarrian eraman ahal izateko. Hauek dira dituen onuretako batzuk:
-Akatsak gutxitu: Aurrerapen teknologikoen onura handienetako bat da, akatsak gutxitu egiten direla, eta dezimalen bitartez sortu daitezkeen diferentziak ere ez dira izaten.
-Gainkosturik gabeko zerbitzua: Gipuzkoautonomo aholkularitzak sortutako web aplikazioa bat da eta ez da inolako lizentzia edota hileroko tarifa bereziki pagatu behar erabiltzeagatik.
-Informazioa galtzeko arriskurik ez da izaten: Sarturako erregistro guztiak online zerbitzarietan gelditen dira gordeta, eta hauetara ezingo da sartu pasahitza gabe. Gainera segurtasun kopiak egiten dira egunero.
-Erosotasuna: Ez da inolako programarik deskargatu behar, www.gipuzkoautonomo.com web orrian bertan duzue zuen erabiltzailera konektatzeko sarrera, eta hala zuen jardueraren informazioa urteko 365 egunetan eta 24 orduz edukiko duzue ikusgai edozein mobil, Tablet edo ordenagailutatik.
-Irabazi fakturak sortzeko haukera: Irabazi erregistroak sartzearekin batera, aplikazioatik sortu daitezke fakturak PDFan eta hala zuen bezeroei emane do bidali.
-Aholkularitzarekin komunikazio jarraia: Asesoriatik zerbitzarira konexio izango dugu eta hala zuen kontabilitatean dauden aldaketa guztiak jakingo ditugu.
Animatu eta probatu online kontabilitatea, zuen negozioaren datu guztiak izango dituzue 24 orduz, eta hala zuen jardueraren kontrol zorrotz eta eraginkorrago bat izango duzue. Deitu Gipuzkoautonomo aholkularitzara eta funtzionamendua azladuko dizuegu lehen pausuak eman ahal izateko!
Utzi zure iruzkina