Autonomoen berriak

Ekintzaileentako Donostia Sustapeneko diru laguntzak

blog image GF0HNRU1_U70879326519RLE_U150421508910Kq_1248x770_El_Correo_ElCorreo.jpg

Urtero data hauetan izan ohi den bezalaxe, Donostiako Sustapena erakundeak enpresa berrien sorrera bultzatzeko diru laguntza argitaratu du.

Lanbidek urtero izaten duen laguntzarekin batera (oraindik ez du argitaratu), ekintzaileentzako diru-laguntza nagusia izaten da, hala bultzada ekonomiko oso interesgarria izaten da negozio berri baten hasiera zailean.

Eskaera Donostia Sustapenak aipatzen dituen datan eginda eta modu egokian aurkeztuta, normalean ez da arazorik izaten subentzio hau jasotzeko. Hala eta guztiz ere, hainbat baldintza bete behar dira eta jarraian aipatuko dizkizuegu kontuan izan ditzazuen:

Autonomo eta enpresak izan daitezke diru-laguntza jaso dezaketenak.

Jaruderan ekonomikoaren helbide fiskalaDonostian izan behar da.

Jarduera ekonomikoen alta 2022/01/01 eta 2022/12/31 artean izan behar litzake.

Aurkezteko epeei dagokionez: 2 hilabete izaten dira jarduerako alta egiten den momentutik, eta jarduera diru-laguntza hau argitaratu baino lehenago egin bazen, 2 hilabete subentzioa aurkezten den momentutik aurrera.

Ez da onartuko diru-laguntza eskaera, enpresak edo autonomoak zorrak baditu Ogasun edota Gizarte Segurantzarekin.

Jasoko diren diru-laguntzak:

               Laguntzern oinarria 750€ izango da, eta kasu batzuetan gehiago izan daiteke:

Emakumea izanez gero: +250€

35 urte baino gutxiago izanez gero: +250€

45 urte baion gehiago izanez gero_ +250€

Negozio lokala auzo espezifiko batzuetan izatea: +1.250€

Subentzionatzen diren gastua:

Gastuak alta egin baino 2 hilabete lehenago edo 12 hilabete ondorengoak izan behar dira.

Enpresaren lokala egokitzeko edo birgaitzeko obrak.

Enpresa eratzeko gastuak.

Autonomo kuotak.

Proiektuaren komunikazio gastuak (web orrien diseinua, publizitate kanpainak, sare sozialak…).

Alokairu gastuak.

Aktibitate ekonomikoari lotutako inbertsio gastuak.

*Ez dira kontuan hartuko 100 euro baino balio txikiagoa duten gastuak.

*Transferentzia edo txartel bitartez eginiko ordainagiriak bakarrik onartuko dira.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan diru-laguntza eta subentzioek jarduera baten hasieran duten garrantziaz jabetzen gara eta horregatik saiatzen gara gure bezeroentzat eskuragarriak diren hoiek kontrolatzen. Gainera tramite guztiak ere egin genitzake zuen izenean. Gero eta gutxiago izaten dira halako diru-laguntzak, beraz ezin da aukera desaprobetxadu.

Jarraian Donostia Sustapenak eskeintzen duen subentzioaren esteka uzten dizuegu, bertan betebehar eta ezaugarri guztiak kontuan izan ditzazuen: 

https://www.fomentosansebastian.eus/es

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar