Azken hilabeteetan askotan entzun dugun notizia izan da kotizazio oinarri minimoaren igoera, biana oraingoan zihurra dirudi Españako aurrekontuak onartuko direla eta ondorioz BOEn argitaratzea bakarrik faltako litzake.
2017ko urte hasieran bostetik lau autonomo ziren Kotizazio Oinarri minimoa zutenak eta 2016ko kantitate berdina ordaintzen zuten autonomo kuotan estatuko aurrekontuak onartuak izan arte.
Sei hilabete hauetan espekulazio handia izan da kotizazio oinarri minimoaren igoerari buruz aurrekonatuak onartzen zituztenean: Batzuek %8ko igoera izanto zela zioten lanbide arteko gutxieneko soldatak izan zuen igoera bezalaxe eta beste batzuek ordea %1eko igoera izango zela zioten aurreko urteetako (2015 eta 2016) joerari jarraituz.
Lehenago aipatu dizuegunez azkenean %3ko izango da igoera eta Uztailetik aurrera jarriko dute martxan. Autonomoen Kotizazio Oinarri Minimoa orainarte 893,10€koa izatetik 919,80€ izatera pasako da eta autonomoak hilean ordaindu behar dutena 8€ gehiago izango da (ia 100 euro urtean).
Normala denez ez du grazia handia egingo berri honek Kotizazio Oinarri minimoa duten autonomoen artean baina beti modu positiboan pentsatzen saiatu behar da eta kontuan hartu ordaintzen dugun gehiagoko hori ez dela alperrik galtzen, ondoren jubilazio garaia iristean kotizatutakoa hartzen baita kontuan.
Amaitzeko argitu nahi dizuegu, Kotizazio Oinarri Maximoa ez dela aldatuko eta baita ere epe laburrean aldaketa gehiago izango direla autonomoen legedian. Badirudi aldaketa hauek ere Uztailean jarri dizaketela martxan. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela jakinaren gainenan mantenduko zaituztegu
Utzi zure iruzkina