Gipuzkoautonomo aholkularitzakit aste honetan, duela egun gutxi Enplegu Ministeritzak argitaratu dituen datuak aztertzen ditugu aste honetako artikuluan. Oraingoan garrantzi berezia heman diote udararen amaierak langile autonomoen negozioengan izan duen eraginari.
Gaur egun, 3 milio autonomo inguru daude RETAn altan, eta horietatik %35a emakumezkoak dira eta %65a gizonezkoak. Bai gizonezko eta emakumezkoen artean, autonomo gehien biltzen dituen adin tartea 40 urtetik 54 urtetarakoa da, tarte horretan ia autonomo guztien erdiak daude. Instituzio publikoengan kezka sortzen duena autonomo gazteen kopurua da. 25 urte baino gutxiago dituzten autonomoak ez direlako 40.000 autonomotara iristen.
Argitaratutako datuen artean aipatu beharra dago autonomoen %20ak bere kargu langileren bat duela kontratatua, autonomo guztien artean %86ak kotizazio-oinarri minimoarekin daudela eta baita ere autonomo gehienak zerbitzuen sektorean egiten dutela lan, %73ak. Ondoren nekazaritza sektorean %11,7 eta eraikuntzan %10arekin.
Orainarteko datuen arabera, 2017an zehar langile autonomoen hazkundea %1ekoa besterik ez izatea espero da, eta langile kontratatuena %4 baina handiagoa. Udara amaituta gainera, ostalaritza eta saltokiek beherakada handia jasan dute, urrian bakarrik kontuan hartuz 8.000 baino gehiago izan dira.
Sektore batzuek izaten duten gora-beherak administrazioan kezka sortzen du, eta konpondu ahal izateko saltoki txikien aldeko neurriak jartzen saiatzen ari dira. Urri amaieran baja baino alta gehiago izan dira azkenik, edukazio eta osasunean izan diren alten ondorioz, baina 2018ko udara hasieran berriz gauza bera gertatuko da, alderantziz noski.
Beti bezala, Gipuzkoatuonomo aholkularitzatik autonomoen inguruko informazioa eta sektorearen norabidea aztertzen jarraituko dugu astez-aste. Kontuan izan 2018ko urtarriletik aurrera autonomoen tarifa murriztua 12hilabeterarte luzatzen dela, eta ez dakigu zihur nolako eragina izango duen sektorean.
Utzi zure iruzkina