Autonomoen berriak

Autonomoen egoera gaur egun

blog image Analisis_balance_de_situacion_concepto_importancia.png

Udara bukatuta, gaur egun autonomo eta enpresari indibidualak zein egoeratan dauden errepasatzeko mmomentu egokia dela uste dugu. Autonomo elkarte batzuk 2016 urtean zehar autonomo eta merkatari txikiek izan duten eboluzioari buruzko datuak argitaratu dituzte, eta laguntza handikoa izango zaigu egoera hau hobe ulertzeko.  

-Autonomoak eguneko 600 enplegu sortzen dituzte, hau da, lan merkatuko %23.3a. Iada 3 milioi baino autonomo gehiago dago estatuan eta milioi bat persona enplegatzen dute autonomo hauek.

-Merkatari txikien negozioak bi urte daramatzate beren salmentak handituz. %3.1 handitu dira azken udara honetan, eta %4.9 urte osoan.  

-Autonomo bezela egiten diren alta berrien %64.7 pertsona atzerritarren altak izaten dira. Autoemplegua lan merkatuan sartzeko modu eraginkorra bilakatu da, eta garrantzi handia edukitzen ari da azken urteetan enpleguaren sormenean eta zuzpertze ekonomikoan.

-ATA (Federacion Nacional de asociaciones de Trabajadores Autonomos) bezalako elkarteek denbora asko daramate Ekintzaileen aldeko Legea lehenbailehen onartu dezaten eskatzen. Gaur egun indarrean dagoen autonomoen tarifa plana deritzonarekin, non autonomoek lehen 6 hilabeteetan Gizarte Segurantzan 50€ ordaintzen duten, autonomoen alta berriak asko igotzera ekarri du eta 12 hiletara luzatuko balitz izango lukeen eragina oraindik handiago izango litzake.

Lege horrek aldatu nahi duen beste puntu garrantzitsuetako bat benetan altan egon zaren egunen arabera ordaindu behar litzakela Gizarte Segurantza da eta ez orain bezala hilabete guztia ordaintzen dela nahiz eta egun bakarran egon altan.

 

Artikulu honetan aipatu ditugun datuak, etorkizun hobea edukitzeko aukera dugula adierazten dute, baina ezin dugu ahaztu autonomoen aldeko neurri berriak beharrezkoak direla. Askotan autonomoak negozio berri bat sortzerakoan izaten dituen gastuak jasanezinak dira eta lege eta neurri berriekin hoiek gutxitzea lortu behar dugu denon artean. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar