Autonomoen berriak

LANGILE AUTONOMOAK IZAN BEHAR LITUZKETEN ASEGURUAK

blog image confianza_img.jpg

Langile autonomoak garenok, enpresari indibidual bezalaxe bakarrik egiten diegu aurre gure jarduera ekonomikoan izan ditzakegun arriskuei. Zerbait gertatuz gero (gaixotasunak, lesioak, zerbait haustea lanean ari garen bitartean etabar), guk bakarrik egin beharko genioke egoerari aurre, eta beraz, hobea litzake aurretik halako egoeratara ahal den moduan prestatzea, ondoren ez damutu behar izateko.

Gaur egun, RETAn (Langile Autonomoen Erregimen Berezia) altan gauden autonomoak jubilazioa, amatasuna, aitatasuna edo ezintasunagatiko bajak onartuak ditugu eta halakorenbat tokatzen zaigunean Gizarte Segurantzak ordainduko liguke prestazioa. Ia kasu guztietan gure kotizazio oinarriaren arabera ordainduko digute, eta autonomo gehienok kotizazio oinarri minimoa dugunez aukeratuta, gure bizitza maila mantendu ahal izateko komenigarria da aseguru pribatuekin osatzea gizarte segurantzako prestazioa.

1-Istripu edo ezintasun Asegurua: Aipatu dugn bezala, autonomo gehienak gizarte segurantzako kuota minimoa ordaintzen dugu, eta ondorioz baja egoera bat edukiz gero, gure irabaziak modu nabari batean jetxiko lirateke. Gaur egun kotizazio oinarri mínimoa hileko 944,42€tan dago, eta baja egongo bagina, lehen egunetik laugarren egunera ez genuke ezer kobratuko, ondoren laugarren egunetik hogeigarren egunarte oinarri horren %60 kobratuko genuke (18,88€ eguneko) eta hortik aurrera kotizazio oinarriaren %75 (23,61€ eguneko). Aurten aldaketa txiki bat izan da autonomo legean, eta baja egoeran hirugarren hilabetetik aurrera ez da autonomo kuota ordaindu beharko.

2-Osasun Asegurua: Bere kargu langilerik ez duen autonomoentzat oso egokia den asegurua da hau. Osakitzatzako zerbitzuetan izaten diren itxarote-zerrendak ez ditugu pasa beharko eta gainera espezialistekin hitzordua egiteko aukera izango genuke zuzenean gure famili-medikutik pasa gabe. Tramite guztiak bizkorragoak izango dira eta hau benetan garrantzitsua da kontuan hartzen badugu ez duela inork irekiko gure negozioa guk ez badugu egiten.

3-Erantzukizun Zibila: Beharrezkoa ia autonomo guztientzat: Batez ere beren jarduera ekonomikoak era publikoan egiten dituzten autonomoentzat guztiz beharrezkoa. Egunen batean gure bezero batek kalte-ordainak erreklamatzen badizkigu guk egindako produktu edo zebitzu batengatik, bezeroak arrazoia duen kasuetan aseguru etxea izango da kalte-ordainak ordainduko dituena.

4-Jubilazioa: Lan-bizitza osoan zehar kotizazio oinarri minimoan egon baldin bagara, jubilazioa osatzeko aurrezki aseguru bat izatea da gomendagarriena. Produktu ugari daude gaur egun jubilazioari begira aurrezteko, eta gehien erabiltzen direnak Pentsio Planak eta Jubilazio Aurrezki Aseguruak dira.

5-Laneko Arriskuak: Beharrezkoa izaten da beren kargu langileak dituzten autonomoentzako. Hau ez izateagatik jartzen dituzten isunak altuak izaten dira.

Lokalen edo saltokien aseguruak ere kontuan hartu behar ditugu. Aseguru hauekin gure saltokian gerta daitezken ezbeharrak babesten ditugu. Sute, kortozirkuitu edo bestelako ezbeharren aurrena, gure altzari eta produktuak babestuta edukiko ditugu.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan mota guztietako aseguruak eskeintzen  ditugu. Behar duzuen aseguruari buruz aholkuak eman eta inolako konpromezurik gabe tratu pertsonalizatua eskeiniko dizuegu. Autonomo askok ahaztuta izaten dituzte aseguruak eta artikuluaren hasieran aipatu dizuegun bezalaxe, behar-beharrezkoak dira!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar