Enpresaburu indibidualak garen guztiak, hainbat arrisku aurki ditzakegu gure jarduera egiten dugunean. Zerbait pasatzen bada, gu izango gara egoera horri aurre egin beharko dioguna, beraz, gomendagarria da, aseguru egokiak kontratatuta edukitzea.
Gaur egun autonomo moduan gauden guztiok, osasun-laguntza, jubilazio edo amatasuna bezalako eskubideak ditugu. Ia denak, kotizazio-oinarriaren arabera kalkulatzen dira eta autonomo gehienak oinarri minimoagatik kotizatzen dugunez askotan halako egoera batean gaudenean, gizarte segurantzak ematen digun dirua ez da nahikoa izaten. Ondorioz aseguru pribatuak hartzeko beharra izaten dugu. Jarraian edukitzea gomendagarria den aseguruak azalduko ditugu.
- Istripu aseguruak: Baja bat hartu beharrean gaudenean, eta kotizazio-oinarri minimoa edukitzeaz gain, ez badugu lan istripuengatik kotizatzen, lehen hilabetean 525.42€ kobratuko genituzke, eta 656.78€ hurrengo hilabeteetan bajan jarraitzen badugu. Soldata honekin bizitzea ez da batere erraza, beraz bajan gauden bitartean lehen genuen bizitza maila mantendu ahal izateko aseguru pribatu bat edukitzea ezinbestekoa litzake.
- Osasun aseguruak: Langilerik ez duten autonomoentzat bereziki garrantzitsua den asegurua da. Aseguru hau kontratatzen badugu, ez dugu espezialistengana joateko familia-medikutik pasa behar, ez dugu itxaron-listarik izango, baita beste hainbat onura ere. Tramitazio guztiak era azkarragoan egingo dugu eta hala lehenbailen bueltatu ahal izango dugu gure negozioa martxan jartzera. Gainera 2016tik aurrera errenta deklarazioa egiterakoan 500€arte, gure jarduerako gastu bezala sartu dezakegu asegurua.
- Erantzukizun zibileko aseguruak: Ia autonomo guztientzat beharrezkoa den asegurua da, batezere lana jendeaurrekoa bada. Bezero batek erreklamazioa jartzen badigu gure lokalean izandako istripu baten ondorioz, edo gure lana egiterakoan eragin dugun kalte batengatik, aseguru-etxea izango da kalte guztiak ordaindu beharko dituena.
- Jarduera uzteagatiko asegurua: Nahiz eta legedian aldaketa batzuk heman diren autonomoak babesteko asmoz, autonomo batek langabezia prestazioa jaso ahal izatea oso zaila da. Hau konpontzeko modu errezena aseguru bat kontratatzea da, eta hala gure negozioarekin amaitzerako momentuan diru-sarrera bat izango dugu.
- Jubilazio aseguruak: Lan-bizitza osoan zehar kotizazio oinarri minimoa ordaindu badugu, gomendagarria da jubilazioa osatuko duen aurrezki pribatu bat kontratatzea. Gaur egun gehien erabiltzen direnak pentsio-planak eta jubilazio aseguruak dira.
- Lan-arriskuen aseguruak: Beharrezkoak izaten dira hauek, beren kargu langileak dituzten autonomoentzat. Mota honetako aseguruak ez edukitzeagatik jartzen dituzten isunak oso altuak izan oi dira.
- Beste Aseguru batzuk:
- Lokalaren asegurua: Hauekin, gure jarduera egiten dugun lokalean gerta daitezkeen eragozpenak babes ditzakegu. Makinaria austurak, alimento galerak frigorifikoetan, etabar.
- Bizitza asegurua: Ondorengoak dituztenentzat interesgarria izan daiteke aseguru hau. Familia batek dituen irabazien gehiengoa pertsona baten esku badago eta honek istripu larri bat izan ezkero, aseguru hau edukitzea garrantzitsua da.
Jakingo duzuten moduan, Gipuzkoautonomon aseguru ugari eskeintzen ditugu, jarri gurekin kontaktuan eta zuen aseguruen azterketa inongo konpromezurik gabe egingo dugu.
Utzi zure iruzkina