Autonomoen berriak

Autonomo en kuotaren igoera izozturik

blog image pararnoesunaopcion_dest_1024x768.jpg

2018 bukaeran 28/2018 Errege-Lege-Dekretua onartu zen, hurrengo urtetarako autonomoen kuotaren igoera onartzen zen legea. 2020 urteko igoera hori ez zen oraindela gutxirarte aplikatu, eta oraindik ere 2020ko igoera hori ordaintzen ari gara pixkanaka.

2021 urte hasieran ere beste igoera txiki bat tokatzen zen, kotizazio tasa %30,3tik %30,6ra igo behar zutelarik, eta ondorioz hilero ordaindu beharreko kuota 286,15€tatik 288,97€tara pasa behar zen.

Urtarrilan satu zen indarrean kuota berria, esan bezala 288,97€ zen hileroko autonomo kuota, eta gainera 2020ko igoeraran atzeratutako kuotak ere ordaindu behar ziren. Baina otsailean berriz kuota nagusia 286,15€tara jetxi zuten, nahiz eta 2020ko igoeraren atzerapenak kobratzen jarraitu zuten.

Kuotaren igoeraren suspentsioa, urtarrilaren 26ko 2/2021 errege dekretuaren ondorio izan zen, non lanaren defentsa bilatzen den. 2021 urte guztian zehar aplikatuko da legea, SMIaren igoera izan ezik, aplikagarria izango delarik.

Gaur egun horrelaxe daude autonomoen kotizazio desberdinen portzentaiak:

               Kontingentzia orokorrak %28,3

               Formazioa eta prebentzioa %0,1

               Kontingentzia profesionalak %1,1

               Lan-uzteagatiko kontingentzia %0,8

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar