Autonomoen berriak

Autonomoentzat neurri berri bat, geroratze berri bat

blog image tiempo.jpg

Duela bi aste aurkeztu genizuen artikuluan, autonomoen legeen inguruan 2016 bukaeran onartu ziren aldaketen egoera zein zen gogoratu genuen. Aste hontako artikuluan berriz ere azpimarratu nahi dugu, beharrezkoak direla aldaketa hauek autonomen sektorean. Sektore hau espaniar ekonomiaren ardatzetako bat da eta oraindik  oso kaltetuak daude hainbat alderditan. 

Atzo, Martxoak 7an bukatzen zen Langile Autonomoentzat premiazko Neurrien Legean zerbait aldatzeko eskaera epea, eta alderdi politiko gehienak eskaera berdina egin dute., TRADE edo menpeko autonomoek langabezia prestazio eskubidea eduki dezaten.

Oraingoz, nahiz eta “larria” kalifikatiboak eduki, neurria hauek oraindik ez dira eman eta atzorartze lege honen aldaketa edo enmienda epea zen, laugarren aldiz luzatua izan zen epea.

RETAn emango diren erreformak aspaldi dakizkigu zein izango diren, baina oraindik ere itxaron egin beharko dugu. Ulergaitza da baina talde politikoak kulpa Lan-Komisioak duen gehiegizko lan kargari botatzen diote. Beste aldaketa batzuk dituela orain diote.

Momentuz dakigun gauza bakarra kotizazio oinarri maximoaren %3ko igoera da. Kotizazio oinarri minimoak oraingoz lehengo urtean zeuden berdinak mantendu dituzte eta Aitatasunagatiko baja 4 astetaraino luzatu da. Autonomo Sozietarioak dira oraingoz kaltetuenak autonomoen barnean, beraien kotizazio oinarri minimoa lanbide arteko gutxieneko soldata bezala igo da %8.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela informaturik mantenduko zituztegu langile autonomoen inguruan ematen ari diren aldaketak zein norabida hartzen duten jakin dezazuten. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar