Autonomoen berriak

Tarifa murriztu bikoitza, herri txikietan

blog image pueblos_mas_bonitos_guipuzcoa.jpg

Duela hilabete gutxi idatzi genuen asteroko artikulu batean herri txikietan bizi ziren autonomoek tarifa murriztu luzeagoa izatearen aukera. Estatuko aurrekontu ofizialak onarturik, aipatu genizuen aukera hori bete egin da, eta aste honetako artikulua aprobetxatuko dugu tarifa murriztu eta arruntaren arteko diferentziak argitzeko.

Lege berri honen helburua noski, herri txiki eta nekazal inguruetako herrietan aktibitate eta negozio berrien sorrera bultzaztea da.  Horregatik, 5.000 biztanle baina gutxiago dituzten herrietan erroldatuta dauden eta autonomo bezela alta egiten dutenek tarifa murriztu luzeago bat izango dute. 50€ kuota 12 hilabetez izan beharrean 24 hilabetez izango lukete. Gainera 30 urte baino gutxiagokoek (emakumea izanda 35 urte baino gutxiago), tarifa murriztuaren hirugarren urtean %30eko bonifikazioa izango lukete.

Hala eta guztiz ere, ezaguarri batzuk bete behar ditu alta egiten duen autonomoak tarifa murriztu hobetu hau eduki ahal izateko.

            Alta egin baino bi urte lehenago ez altan egotea autonomo moduan.

Ogasuneko helbide fiskala, 5.000 biztanle baino gutxiagoko herri bat izan behar da nahitanahiez. Biztanleriaren datua alta egiterako momentuan udal erroldan dagoen informazioaren arabera izango da.

Aktibitatea altan mantendu beharko da bonifikazioak iraungo lukeen denbora guztian zehar.

Herrian erroldatuta egon beharko da autonomoa 4 urte horietan zehar.

Tarifa murriztuaren aldaketa honek, diru askoren aurreztea ekarri dezake autonomo askorentzat. Beti bezela Gipuzkoautonomo aholkularitzatik zuentzako interesgarriak diren halako artikuluak gehiago ekarriko dizkizuegu astez aste!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar