Ohikoa izaten da ekintzaile eta autonomoek zalantzak izatea, bigarren jarduera berri batean hasi nahi duten unean beren zerbitzuak edo produktuak zabalduz. Ogasunean alta berri bat egin behar da? Diru gehiago ordaindu behar da? Aste honetako artikuluan honi buruz, eta epigrafeek TIKETBAIen hasiera datan duen garrantziaz arituko gara.
Autonomo bezela Gipuzkoako Foru Ogasunean alta egiten den momentuan, 036 eta 840 ereduekin, gure jarduera zein izango den komunikatzen ari ginake.
Epigrafea ongi aukeratzea benetan garrantzitsua da, honen arabera betebehar fiskal desberdinak izan ditzazkegu eta. Adibidez bigarren sekzioan dagoen epigraferen bat aukeratuz gero, fakturak enpresa edo beste autonomo bati eginez gero, PFEZ atxikipenarekin joan behar lukete.
Hala eta guztiz ere, autonomo bezela epigrafe baten baino gehiagotan egin genezake alta, eta oso normala izaten da gaur egun bi epigrafetan altan egon behar izatea. Garrantzitsuak dira ondorengo puntuak, aktibitate bat baino gehiagotan altan egonez gero.
Ez da ezer ordainde beharko Aktibitate Ekonomikoen Zergan bigarren edo ondorengo epigrafe berrietan alta egitean, urteko Negozio Zifra milioi bat euro baino txikiagoa bada.
Jarduera bat baino gehiago izateak ez dakar autonomo kuota gehiago ordaintzera.
Jarduera bat baino gehiago izateak ez dakar Ogasunean tributazio handiagoa izatea, irabazi eta gastuak jarduerako banatu beharko lirateke baina ez da gehiago ordaintzen bi aktibitate izate soilagatik.
Fakturak emititzerako unean ere kontuan izan behar da zein den gure jarduera, eta kontzeptuak jarduerarekin bat izan beharko luke.
Adibidez taberna batean, bigarren epigrafe bat izan behar da Tabako makina izateagatik. Edota informatikari batik web orriak egiteaz gain, formazioa ere eskeintzen badu, bigarren epigrafe bat eduki behar luke.
Azkenik epigrafe eta TIKETBAIri buruzko informazioa aipatu nahi genizueke. Epigrafearen arabera izango baita TIKETBAI martxan jartzeko nahitanahiezko data. Beraz orainda garaia epigrafe guztiak errepasazekoa. Ondorengo datak izango dira TIKETBAIen sartzeko beharrezkoak aktibitatearen arebera:
Aktibitate profesionalak: 2020ko irailean.
Txikizkako salmenta, eta hostalaritza: 2022ko azaroan.
Eraikuntza eta garraiolaritza: 2023ko apirilan.
Handizkako salmenta eta gainontzeko aktibitateak 2023ko ekainean.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik gomendatu nahi dizuegu epigrafe guztiak ongi errepasatzeko, eta gaur egun erabiltzen ez dituzuenak bajan ematea TIKETBAI hasiera datan eraginik izan ez dezaten.
Utzi zure iruzkina