Autonomoen berriak

FRAKIZIAK HANDITZEN JARRAITZEN DUTE

blog image analysis_3783312_960_720.jpg

Aste honetako artikuluan urtero aztertzen ditugun frankiziei buruz arituko gara. Españako Frankizien Asoziazioaren bitartez ateratako datuak aztertuko ditugu.

2018an zehar frankiziek fakturatakoa zenbatekoa 27.707,2 milioi eurotara iritsi zen (2013tik orainarte fakturazio maila mantendu dute), %0,4ko igoera izan da 2017 urtekoarekin alderatuta. Alimentazio, hosteleritza, eta moda sektoreak izan dira beti bezela fakturazio horren zati garrantzitsuena sortu dutenak.

Aipagarria izan den aldaketa, frankizien bidez sortu diren lanpostuen igoera da. 2018 urtea amaieran 293.872 langile zeuden lanean frankizietan, urtebeteko epean 15.000 lanpostu berri sortu dira %5eko igoera.

Gaur egun estatu mailan 77.300 establezimendu daude frankizia eran daudenak, eta horietatik %82 nazionalak dira, eta denda gehien duen sektorea modarena da.

Ikus dezakegu 5 urtetan jarraian ekintzaileentzat bide oso interesgarria dela frankizia bidez hastea aktibitate berri bat. Baina beti ere garrantzitsua da laguntza eraginkorra eskeiniko dizueten aholkulari talde profesional bat izatea. Deitu Gipuzkoautonomo aholkularitzara laguntza behar baduzue.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar